Beste era

Vendetta tabernan sexu jazarpena eta lan esplotazioa eguneroko ogia dira

  • CNT sindikatuak Gasteizko tabernan afiliatu batek jasandako sexu jazarpena salatu du
  • "Azaroaren 16an tabernaren aurrean elkarretaratzea egin genuen, eta jabeak beldurrez itxi zuen", esan du erakunde anarkosindikalistak

Orain dela gutxi Gasteizen dagoen Vendetta tabernako langileen "egoera publikoa egin genuen", CNTk esan du. Lan esplotazio eta sexu jazarpen kasu bat salatu du erakunde sindikalak, zoritxarrez, ostalaritzan ohikoak direnak. "Agerikoa da sistema heteropatriarkalak hainbat aurpegi duela, horietako bat sexu jazarpena da", sindikatuko bozeramaleak esan du, "eta sexu jazarpen honek lan arrisku bat suposatzen du, emakumeek pairatzen dugun egiturazko diskriminazioaren parte dena".

Hori dela eta, azaroaren 16an "elkarretaratzea egin genuen, enpresariak ez baitio langileari behar den moduan soldata ordaintzen eta bai langilea baita beren inguruneko ezagunak estutzen dituelako", azpimarratu du CNTk. SEXU ERASOSIK EZ. Si nos tocan a una nos tocan a todas lemapean lagun eta familia batu ziren, kasuari buruz informazioa banatuz eta egoera salatuz, deialdiaren aurrean itxi zuen tabernaren aurrean.

"Autodefentsa anarkofeminista eta kideen arteko antolakuntza eta elkar laguntza azpimarratzen ditugu, emakumeen aurkako biolentzia egiten dutenen aurrean", azaldu du CNTk.

Kanpainak

RS K2 Content Slider

You don't have any item to show

Lan gatazkak