CNT sindikatuak, ostegun honetan, hilaren 22an, Gasteizen egingo den Suhiltzaile zerbitzuan eskastasunaren aurkako manifestazioan parte hartzera deitu du. Mobilizazioa Arabako hiriburuko udaletxetik, goizeko 11:00etan aterako da eta Lakuan, Eusko Jaurlaritzaren egoitzan, bukatuko da.
Erakunde anarkosindikalistak nabarmendu duen moduan, ekintzak balio izango du aldarrikatzeko sektore honetan planteatu duten arautzeko legeak“gaur egungo arazoak ez dituela konpontzen eta, gainera, eskastasuna sakontzen du eta, larrialdietan, jendearentzako arreta gutxitzen du”.
CNTk azpimarratu du Suhiltzaile Zerbitzuaren langileentzako geroko plana “egin behar dela guztien partaidetzarekin –langileak, teknikoak eta sindikatuak-benetako zerbitzu publikoak lortzeko, guztien onerako, politikoen eta interes pribatuen atzaparrak urrun mantenduz”.