Beste era

PPk Barakaldon duen egoitzaren aurrean elkarretaratzea burutu da

Gaur arratsaldean, otsailak 22a, CNTk elkarretaratze bat burutu du PPk Barakaldon duen egoitzaren aurrean. Lehen PSOEren egoitzen aurrean elkarretaratzen ginen, orain PPrenak direnen aurrean dagigu. Langileoi berdin zaigu nor den gobernuan, batak zein besteak gure lan-baldintzak nahiz hiritar eskubideak murrizten dituzte.

Antza gobernuz gaindi diren beste botere batzuen aginduei jarraiki, langile gisa dagozkigun eskubideak murrizten doazkigu. Aipaturiko botereen esanetara diren patronal, banketxe, enpresa handi, kapital eta komunikabideek, heuren irabazien etengabeko hazkundea lortu nahiean, langileen soldata eta eskubideak murrizten doaz. Sindikatu horien laguntza badute, zeintzuk langile borroka geldiaraztearen ordainetan izugarrizko diru-laguntzak jasotzen dituzten. CNTk uko egiten dio diru-laguntzak jasotzeari. Boterearen “sindikatu” hauek, diru-laguntzak jasotzen dituzten heinean, kontrolpean jarraituko dute. Bada grebarako prest den langile andana; kapitalaren zerbitzura dauden zuzendaritzek ez dute greba deialdia gauzatzen ordea.

Elkarretaratzean, langileriaren interesentzat hain kaltegarria den lan-erreformaren aurkako borroka deialdia luzatu zaio jendeari. Oraindik dagozkigun eskubide sorta xumea ezabatu nahiko digute eta ziurrenik egonen da erreforma berririk. Guztiok pairatuko dugun erreforma honi ez esan behar diogu. Soldatak murriztuko dizkigute, betebeharrak ugaldu, kaleratzearengatiko kalteordainak kendu (urtebete proba moduan kontratuaren barne)…

Erreforma hau ez badugu gelditzen, hurrengoarekin langabezia sariaren murrizketa edo ezabapena, lanaldiaren luzapena (gogoratzen europear parlamentuak asteko 65 orduak bozkatu zituenekoa?), grebaren debekua (zenbait sindikatuk gustora hartuko lukete horrelakorik kalera irten beharrik ez izateko)…

EZ DA ITUNAK EGITEKO ORDUA, BORROKA GARAIA DA!

GREBA OROKORRERANTZ, BAINA EZ 24 ORDUTAKO LANUZTE SOIL ETA BAKAR BAT.

ERREFORMAREN TAMAINAKO ERANTZUNA EMAN BEHAR DUGU.

Erreforma hau salatzeko hurrengo elkarretaratzea martxoak 1ean izango da, osteguna 19:00tan Bilboko Plaza Biribilean.

Kanpainak

RS K2 Content Slider

You don't have any item to show

Lan gatazkak