Beste era

Poliziak Mediaposteko kaleratzeen kontrako ekitaldi bat galarazten du Madrilen

Mediaposteko kaleratzeen aurkako mobilizazioak La Poste matrize enpresan, beraien kolaboratzaileen egoitzetan eta ordezkari nagusiak izan diren ekitaldietan nabaritu egin dira. Ostegun honetan azkeneko ekintza Madrilen izan da, zeinean poliziak galarazi zuen CNTren informazio-piketea Marketin eta Etikako VI. Sarien ediziora hurbiltzea, bertan Mediaposteko nagusiak aurkitzen baitziren.

Arratsaldeko azken orduan, CNT sindikatuko militanteak La Zarzuelara joan ziren Mediapost enpresaren “hipokrisia” salatzeko, leku horretan aipatutako ekitaldia ospatzen baitzen, laguntzailea izanik. “Multinazional hau nazka ematen digu, langileak kaleratzen eta erasotzen dituen bitartean, etikari buruz hitz egitera dator Madrilera, lotsagabekeri bat da”, aipatu du erakunde anarkosindikalistak.

Arrazoi hauek direla eta, CNTk ekitaldi honetaz baliatuz “Mediapost enpresaren jarrera nazkagarria” salatu nahi zuen, “irudi on bat eman nahi du ustezko proiektu solidarioekin, langileen aurka duen jokabidea eta jarrera esplotatzailea ezkutatuz”. Poliziak piketea sakabanatu zuen, kide anarkosindikalistak lekutik kaleratuz. “Badirudi egia zabaltzea Mediaposteko nagusiei asko gogaitzen diela, bertan eta beti bezala, poliziaren laguntza izaten dutelarik”, esan du CNT sindikatuak.

Hala ere, errepresioa ezin izan zuen eragotzi informazio-piketea, La Zarzuelako hipodromoaren sarrerako errepide batean jarri baitzen, non sindikatua pankarta bat zabaldu zuen “Contra los despidos, solidaridad” lelopean. Leku horretatik, zentral anarkosindikalistak gogorarazi zuen “enpresa honen hamalau langile - horietako zazpi CNTko kideak direlarik - kalean geratu direla azken urtean, beraien familiak egoera larrietan utzirik”.

“Elkartasuna, bitartean, hedatzen da: Euskal Herriko Mediaposteko lankideak ez daude bakarrik. Borroka ez da geldituko kaleratutako langile guztiak berriro beraien lantokietara bueltatu arte”, Madrilen egindako protestan zehar CNTk adierazi zuen.

Beste protestak

Mediaposteko kaleratzeen kontrako protestak Europako hiriburuetara ere iritsi ziren: Madril, Paris eta Lisboan. Azken hiri honetan, Portugaleko Langileen Nazioarteko Elkarteak (AIT-SP) protestak enpresarien aurrera eramatea lortu zuen.

Pasa den asteartean, anarkosindikalisten talde bat Mediapostek antolatutako marketin buruzko hitzaldi batean sartu zen, Portugaleko hiriburuan. Ekitaldian, militanteek pankarta bat atera zuten zeinean ohartarazten zen multinazional honek beren langileak esplotatu eta kaleratzen dituela; baita ere langileak beraien eskubideen alde borrokan daudela.

Estatu frantsesean ere CNTk mobilizazioak bultzatu zituen, Nazioarteko Borroka Astearen barnean, hainbat herrietan gauzatuz. Béarnen, frantziar zentral anarkosindikalistak Mediaposteko egoitzen haurrean bildu zen, Montpellierren, aldiz, enpresa honen Euskal Herriko langileen egoerari buruzko informazio liburuxkak banandu ziren.

Espainiar Estatuan zehar enpresak dituen beste bulegoen aurrean anarkosindikalisten elkartasuna ere nabaritu zen, Molinan (Murtzia) gertatu zen bezala. Era berean, CNTko kideek hainbat protesta gauzatu zituzten Mungia (hemen baitago Mediaposten egoitza), Gasteizen eta Hendaian. Azken honetan, pasa den larunbatean kontzentrazioa izan zen La Poste frantziar posta enpresaren aurrean, enpresa hau Mediaposteko parte baita. “Gure presentzia saihesteko La Postek Hendaian dituen hiru bulegoak ixteko agindua eman zuen”, gogoratu du erakunde anarkosindikalistak, beren poza adieraziz azken egunetako protesta ugarien haurrean.

“Borroka jardunaldi hauetan argi geratu den bezala, Mediaposteko mehatxu eta kaleratzeen aurkako mobilizazioak edozein mugaren gainetik jarraituko dute”, azpimarratu du sindikatu honek. “Anarkosindikalismoaren borroka indarra frogatu dugu, eta honela jarraituko dugu enpresa honek bere jarrera aldatu arte”, gehitu du CNTk.

Kanpainak

RS K2 Content Slider

You don't have any item to show

Lan gatazkak