Berritasunak

Lau Haizetara Gogoanek (Euskal Herriko talde memorialistak eta erakunde historikoak biltzen dituen koordinadora), Bilboko Udaletxea salatu du gaur, auzitegietan eta jendaurrean, 52/2007 Legea urratzen ari delako, “Memoria Historikoaren Legea” bezela ezagutzen dena hain zuzen ere. Legea onartu zela bost urte dira, Bilboko Udaletxeak jaramonik egin gabe jarraitzen du eta ondorioz, diktadura frankistaren gorespen elementuak mantentzen dira oraindik.
CNT sindikatuak Mario Tursunidis -Tesalonikako mugimendu libertarioko kidea- eta Kostas -Atenaseko zerbitzari sindikatuaren kidea dena- militante greziarren hitzaldi berri bat eskeiniko du astearte honetan (hilak 29). Hitzaldia, "Mugimendu alternatiboak gaur eguneko greziar krisian" izenpean, CNT sindikatuak Arabako hiriburuan duen lokalean izango da 19:00etan (Hedegile/Correría kalea, 65).
Datorren hilaren 31an, osteguna, CNT sindikatuak gaur eguneko egoera sozioekonomikoaren aurrean erakunde ezberdinek ematen ari diren erantzunak aztertuko ditu sindikalismoaren ikuspuntu batetik, ICEA - Ekonomia eta Autogestioaren Institutuarekin batera. Hitzaldia Amurrioko Kultur Etxean izango da (Landako kalea, 8), arratsaldeko 18:30tan.
Panda Security dagoen CNTko sekzio sindikalak, berriz, enpresa honetako langileek jasan behar duten egoera larria, salatu du. “‘Urte mariano’” berri bat hasi da eta, ematen du, konpainia honen helburua kaleratzen jarraitzea dela, bere ohiko despota-jarrerak erabiliz”, azpimarratu du.
Panda Security dagoen CNTko sekzio sindikalak, berriz, enpresa honetako langileek jasan behar duten egoera larria, salatu du. “‘Urte mariano’” berri bat hasi da eta, ematen du, konpainia honen helburua kaleratzen jarraitzea dela, bere ohiko despota-jarrerak erabiliz”, azpimarratu du.
Hurrengo egunetan Grezian eta Argentinan pairatzen ari den egoerari buruzko bi hitzaldi eskeinituko ditugu. Lehenengoa, “ Langile autogestioa Argentinan: Langileek Berreskuratutako Enpresak” tituluduna, Andrés Ruggeri giza-antropologoa izango dugu gurekin. Enpresa berreskuratuak laguntzeko eta aholkatzeko programa bat Buenos Aireseko Unibertsitatean zuzentzen du, gai honi buruzko zenbait liburu idatziz.

Agenda

Ez dago ekitaldirik

Irakurriena