Berritasunak

“Obskurantismoa”, “isiltasuna” eta patronalarekin eten gabeko “elkarlana”. Horrela definitu du CNTk CCOO sindikatuaren jokabidea Mediapost multinazionalean -publizitate banaketa sektorean ibiltzen dena-. Enpresa honetan sindikatu hori kaleratze eta zigor kasuetan eta beste gatazka kolektibo batzuetan langileen interesen aurka kokatu da”.
Osasunaren Pribatizazioaren Aurkako Plataformak –CNT honen partaidea da- datorren ostegunean, hilaren 29an, Bilbon hitzaldi bat egingo du. Honen gaia izango da nola osasunaren pribatizazioak eragiten dien erabiltzaileei. Ekitaldia, La Bolsan (Pelota kalea, 10) arratsaldeko 19:00etan izango da eta Angel Navarrok eta ToñoGomezek hartuko dute parte. Hauek Madrilgo Osasunaren Pribatizazioaren aurkako Koordinakundeko kideak dira eta haien borrokari buruz hitz egingo dute.
Lan kaleratzeak, enpresen ixteak eta polizia muntaiak aurrean izanda, datorren larunbatean, 17an, Gasteizko kaleetara ateratzera eta “lan kaleratzeen, enpresen ixteen eta polizia muntaien aurka, hau da, langileriak soilik pairatu behar dituen neurrien aurka” protesta egitera deitu egin du CNT sindikatuak.
Euskal presoen abokatuen aurkako beste operazio polizial bat gauzatu ondoren, CNT sindikatuak atxilotutako pertsonekin bere elkartasuna adierazi nahi du. Gaur, berriro, Estatuko benetako aurpegia ikusi dugu. Honek muga zentzugaberaino eramaten du bere politika errepresiboa.
Behin langabeziari buruzko 2014ko datuak argitaratuta, CNT sindikatuak adierazi du kopuru horiek “ez dutela aldaketa onik islatzen langileentzat”. Halaber, zera azpimarratu du: “Soilik erakusten dute aldi baterako kontratazioa ugaritu dela lanpostu finkodun pertsonak ordezkatuta eta behin-behinekotasuna dela patronalen tresnarik boteretsuenetako bat beren langileak diziplinatuta edukitzeko”.
Berriro, sistemak errepresio eta komunikabideen manipulazio mekanismoak martxan jartzen ditu. Estatu espainiarraren elite politiko eta ekonomikoek sustrai sakonak dituen tradizio obsesiboa “arrisku anarkistarekin” izaten dute. Horretarako, beti gezurrak, iruzurrak, muntaiak eta etiketa faltsuak erabili dituzte. Buru-belarri lanean daude gu “lehenengo etsai publiko” bihurtzeko, bake soziala arriskuan jartzen duena. Baina, egia esan, benetako mehatxua gara beraien pribilegioak eta etekinak zalantzan jartzen ditugulako eta, justizia sozialagatik, errotik kendu nahi ditugulako.

Agenda

Ez dago ekitaldirik

Irakurriena