Lan gatazkak

CNT sindikatuak salatu du informatika-gaien Panda Security enpresak ez duela antzinatasun osagarria ordaindu nahi, duela gutxi Auzitegi Gorenak agindu duen moduan. “Berriro beste multinazional batek bere legalitatea eta langileekin betebeharrak ez ditu betetzen. Erantzuna, kalean eta lanpostuetan, erabatekoa izango da”, erakunde anarkosindikalistak adierazi du.
EDE Taldeak gizartegintzan dihardu; hala ere, bertako zuzendaritzak galarazi gura dio CNTri lantoki horretan aritzen jarraitzea. Ohar baten bidez, gerentziak ohartarazi du sindikatu honek ez duela betetzen “legeen arabera, sekzio sindikala eratu ahal izateko bete beharreko baldintzetatik bat ere” eta, horrexegatik, ez dagokiola “sekzioa izateak emango liokeen eskubiderik”.
Europako hainbat hiriburuetan Mediaposteko kaleratuekin elkartasunean azken egunetan egin diren mobilizazioen ondoren, CNTk ohartu du multinazional honetan errepresio sindikalaren aurkako kanpaina jarraituko duela. “Enpresak ez du inolako negoziatzeko borondaterik, hori dela eta Mediapostek interesak dituen lekuetan borrokan jarraituko dugu”, sindikatuak esan du.
EDE Taldea eliza katolikoari lotutako erakundea da eta gizarte bitartekaritza arloan egiten du lan. Talde honetako langileak larrialdi egoera baten aurrean daude. Ostargik, “laikoen elkarte pribatua”, EDE fundazioaren gobernu organoan gehiengoa eskuratuko du hurrengo asteetan. Ostargi kaleraketen, lanaldi laburketen eta lan sailen deuseztatzearen alde azaldu da.
Mediaposteko kaleratzeen aurkako mobilizazioak La Poste matrize enpresan, beraien kolaboratzaileen egoitzetan eta ordezkari nagusiak izan diren ekitaldietan nabaritu egin dira. Ostegun honetan azkeneko ekintza Madrilen izan da, zeinean poliziak galarazi zuen CNTren informazio-piketea Marketin eta Etikako VI. Sarien ediziora hurbiltzea, bertan Mediaposteko nagusiak aurkitzen baitziren. Arratsaldeko azken orduan, CNT sindikatuko militanteak La Zarzuelara joan ziren Mediapost enpresaren “hipokrisia” salatzeko, leku horretan aipatutako ekitaldia ospatzen baitzen, laguntzailea izanik. “Multinazional hau nazka ematen digu, langileak kaleratzen eta erasotzen dituen bitartean, etikari buruz hitz egitera dator Madrilera, lotsagabekeri bat da”, aipatu du erakunde anarkosindikalistak. Arrazoi hauek direla eta, CNTk ekitaldi honetaz baliatuz “Mediapost…
Euskadiko Justizia Auzitegi Nagusiak ATACO SL enpresako CNTko afiliatu baten kaleratzea baliogabea dela adierazi du. Enpresa honek “La Oka” delicatessen dendak, Bilbon, Getxon eta Durangon, kudeatzen ditu. Auzitegiak “askatasun sindikalaren eskubidea” urratu dela dio, hori dela eta langilea, ekainean, bere lanpostura berriz itzuliko da.

Agenda

Ez dago ekitaldirik

Irakurriena