Lan gatazkak

CNT sindikatuak gatazkan jarraitzen du ATACOn, “La Oka” delicatessen denda-katearen jabea. Larunbatean Durangoko egoitzaren aurrean egindako elkarretaratzean, zentral anarkosindikalistak gogoratu du Lan Harremanen Konsteiluak afiliatuen datu filtrazioa dela eta “langilean pairatzen duten jazarpena handitu dela”.
Ostegunean Mediapost multinazionalak egiten dituen kaleraketen eta errepresio sindikalaren aurkako CNTren salaketa kanpaina Madrileko Caixa Forumera iritsi da; berea den “Ideas imprescindibles” fundazioaren bitartez hitzaldi bat burutzen zuen bitartean. “Beren helburua argia da: langileen eskubideekin bukatzea, etekin gehiago lortzeko”, azpimarratu du sindikatuak.
CNT sindikatuak ohartu du, gaur egun arte Ercilla hoteletan egin duen borroka “funtsezkoa izan dela -Bilboko beste hotel batzuetan gertatzen den moduan- kaleratzeak, enplegu-erregulazioko espedienteak eta zerbitzuak kanpora ateratzea ekiditeko”. “Azken urtean zehar, CNTk erakutsi du ez dizkiela geure eskubideak zapaltzen utziko”, azpimarratu du.
CNT sindikatuak salaketa aurkeztu du Lan-ikuskaritzan Mediapost nazioarteko enpresaren aurka, leporatzen baitio datu garrantzitsuak ezkutatzea; gauzak horrela, langileek ezin dituzte kalkulatu euren soldatak. Zentzu berean, CNTk deitoratu du enpresa horren “erabateko gardentasun-eza”; etxebizitzetan propaganda banatzea du zeregin nagusia Mediapostek.
CNTk salatu du informatika-gaien Panda Security multinazionalak, egun hauetan egingo diren mobilizazioak saihesteko, langileen artean “beldurra zabaldu” nahi duela. “Askotan gertatzen den moduan, patronala “shock doktrinaz” baliatzen da lan aldarrikapenak gelditzeko”, erakunde anarkosindikalistak nabarmendu du.
Mediapost enpresako lan hitzarmen berria sinatzeko negoziazio hasieraren bezperan, CNTk ohartarazi du multinazionalaren asmoak “langileei eskubideak kendu, soldatak jaitsi eta diru gehiago irabaztea” direla. “CNT enpresatik kanpo ikusi nahi dute, murrizketa eta kaleratze politika burutzeko bide libre izateko”, salatu egin du.

Agenda

Ez dago ekitaldirik

Irakurriena