Lan gatazkak

Lan-etenaldiak eta mobilizazioak iraileko 2 eta 4 bitartean burutuko dira, Bilboko Ercilla hotelean, eta saskibaloiko mundialarekin bat egin dute. Ekintza hauek gertutik jarraituko ditu ertzaintzak, hauen garapen normala ekiditeko. “Orain dela egun batzuk txilibituak erabiltzeagatik jarritako isunak eta gero, orain ohartarazten gaituzte ezin ditugula zarata maila batzuk gainditu, baina hau gertatuko da megafonoa soilik erabiltzean”, CNTk adierazi du.
Finlandiako selekzioa, saskibaloiko mundiala bitartean ostatuz egongo dena Ercilla hotelean, bertoko langileriak aurre egin beharreko arazoaren jakinean dago. SAK sindikatuak, herrialde horretako konfederazio nagusiak, CNTren partez elitezko jokalarien sindikatuak jasotako salaketen berri eman du. Azken sindikatu honetan finlandiar jokalariak afiliatuak daude.
CNT sindikatuak Ercilla hoteletan murrizketen eta errepresioaren aurkako kanpaina areagotu du. Gutxi falta da munduko saskibaloi txapelketa hasteko, hori dela eta erakunde anarkosindikalista Finlandiako selekzioarekin eta herri horretako ordezkari diplomatikoekin kontaktuan jarri da -selekzioa honek hotel honetan hartuko du ostatu-. Hauei establezimendu honetan egingo diren mobilizazioen berri eman die.
Aste Nagusiarekin batera, Bilboko Ercilla hotelean kontzentrazioak egin dira. CNT sindikatuak sostengu zabala jaso dutela nabarmendu du. “Elkarrizketa aukeratu beharrean, enpresariek errepresioa aukeratu dute, horretarako bere adar armatuaren laguntza jaso dute: Ertzaintza, zergadun guztion artean ordaintzen duguna”, kexu da.
CNT sindikatuak, Aste Nagusiarekin batera, Bilboko Ercilla Hoteletan “nagusikeriaren eta gehiegikeriaren” aurkako astebeteko mobilizazioei hasiera eman die. “Jai-aste honetan, Ercilla hiriko lekurik bisitatuenetako bat da, hori dela eta jakinarazi nahi dizuegu hotel honek, nahiz eta aurpegi atsegin eta modernoa izan, langileriaren eskubideak murriztu nahi dituela”, azaldu du.
CNT sindikatua asteazken honetan bildu da Bilboko Hotel Ercillaren aurrean; sindikatuaren bozeramaileen esanetan, ekintza hau hurrengo asteetan ere errepikatuko da. “Turistak eta hiritarrak, orokorrean, hotel honen langileriak bizi duen egoeraz jabetzea nahi dugu, horregatik uda honetako momentu berezietan egongo gara”, aurreratu du.

Agenda

Ez dago ekitaldirik

Irakurriena