• CNTk mobilizazioetara joateko deia zabaldu du.
  • "Martxoaren 3ko belaunaldiak emandako borroka eredua gure baitan dirauten du", azpimarratu du erakunde anarkosindikalistak.

Aurten 46 urte betetzen dira langileen aurkako sarraskia egin zenetik, "Trantsizioaren eredua izango zena, langileen aurkako trantsizio sasidemokratikoa", salatu du CNTk. Asanbladetan eta ekintza zuzenean oinarritutako borroka ereduak "bizirik irauten du", horregatik garrantzitsua da "Martxoak 3a efemeride hutsean ez uztea, Instituzioek egin nahi duten bezala", esan du erakunde anarkosindikalistak.

"Borroka baita bide bakarra, ez baitugu ahazten ezta barkatzen ere" lemapean, MARTXOAK 3ko manifestaziora CNTrekin joateko deia zabaldu du. Sindikatuko lokaletik (Hedegile 65) irtengo da, arratsaldeko 17:15etan.
 

Saila: Berriak

Agenda

Ez dago ekitaldirik