Berriak
Gezurren aurrean, greba orokorra egitea baino ez da geratzen urtarrilaren 30ean
Gero eta gertuago dago U30 hau, eta grebaren aurka daudenek grebaren aurkako erasoak areagotu egiten dituzte, hura mintzeko asmoz. CCOOk eta UGTk ahaztu egin dute mahai gainean jarri diren auzien aurrean mugimendu sindikalak duen erantzukizuna. Pentsiodunek enplegurik ez izan arren, langile klase izaten jarraitzen dutela ere ahaztu dute.
29/01/2020
Segi irakurtzen...CNT urtarrilaren 30eko greba orokorraren deialdiaren aurrean
CNTk dei egiten du hilaren 30eko greban masiboki parte hartzera. "Azaroko prentsaurrekoaren eta grebaren legeztatzearen artean, lehen ez zegoen puntu bat sartu da", argitu du erakunde anarkosindikalistak.
17/01/2020
Segi irakurtzen...Urtarrilaren 30eko greba orokorraren inguruko hausnarketak
2020ko urtarrilaren 30ean, hainbat erakundek, tartean CNTk, greba orokorra egingo dute pentsio publiko duinen alde. "Bat egiten ez duten sindikatuei dei egiten diegu hausnarketa egin dezaten, greba deituz", esan du erakunde anarkosindikalistak.
17/01/2020
Segi irakurtzen...Zuzendaritzak prebentzio-ordezkariari eraso egiten dio bere jarduera sindikalagatik
Plantillaren eskubideen aldeko borrokan urrats berriak Lombiden. CNT sindikatuak iragarri du beste salaketa bat jarriko duela Portugaleten dagoen garbiketa enpresa horren aurka, atal sindikaleko prebentzio ordezkariaren aurka "oinarrizko eskubideak urratzeagatik eta diskriminazioagatik". CNTk gogorarazi du bi aldeek hilabete osoan ordutegi erregistroa egiteko akordioa lortu zutela. Emaitzak langileari arrazoia ematen ziola egiaztatu ondoren, Lombidek "ez zuen bere hitza bete, eta uko egin zion adostutakoa egiteari".
17/01/2020
Segi irakurtzen...CNTk Osakidetzan nahierara kontratatzen dela salatu nahi du
Azterketen filtrazioen ondorioz Osakidetzan funtzio publikorako sarbidean izandako azken ustelkeria-salaketak "ez dira Euskal Osasun Zerbitzuan funtzio publikora sartu nahi duten langileen eskubide-urraketa bakarrak, bitarteko langile gisa edo aldi baterako langile gisa, zigorgabetasun kutsuarekin erakunde publiko honek egiten dituenak", salatu du CNTk.
04/12/2019
Segi irakurtzen...Pentsio duinak lortzeko greba orokorra deituko du CNTk
Pentsioen defentsan negu beroa izango den honetan parte hartuko du CNT sindikatuak. Pentsiodunen mugimenduarekin batzartu ondoren, erakunde anarkosindikalak kolektibo honek urtarrilerako aurreikusita duen greba orokorra deitzea erabaki du. "Eskaera hau gure gain hartzen dugu eta ditugun baliabide guztiak jarriko ditugu greba deialdiak aurrera egin dezan, adierazi du CNTk.
04/12/2019
Segi irakurtzen...CNTk Lombide eta Sirkari garbiketa enpresen gehiegikerien kontrako kanpainia hasiko du
CNT sindikatuak Lombide eta Sirkari garbiketa enpresen plantilen eskubideei egindako erasoen aurkako urrats berriak eman ditu. Asteazken honetan burututako prentsaurrekoan Lan-Ikuskaritzan eta Lan-Arloko Epaitegian salaketak jarri dituela ohartazi du, bi enpresek gure bidezko aldarrikapenei jaramonik egingo ez dietela egiaztatu ostean. Testuinguru honetan, erakunde anarkosindikalistaren bozeramaileek Bizkaiko garbiketaren sektoreko sail sindikalek mobilizazioak berpiztuko dituztela adierazi dute, gure eskubideak errespetatuak izatea lortu arte eta afiliazio sindikala dela-eta kaleratua izan den gure kidea berriz hartu arte.
04/12/2019
Segi irakurtzen...Lombide enpresak langilei orduen erregistro faltsua sinatzera behartzen die
Limpiezas Lombide enpresak langileen kalterako zuzendaritzak egiten dituen irregulartasunen berri eman du CNT sindikatuak. Zentzu horretan, zentral anarkosindikalistak salatu duenez, langile batzuk, euren enplegua galtzeko beldurra dela eta, "errealitatearekin bat ez datorren ordutegiak sinatzen ari dira, enpresak bere kabuz egindako estimazioak dituztenak".
04/12/2019
Segi irakurtzen...“Pedagogia libertaria” liburuaren aurkezpena Iruñean
Ekainaren 6an Ana Sigüenza egileak CNTk Iruñean duen egoitzan liburua aurkeztuko du. “Hezkuntza arloan alternatibak badaude, eta hauek indartu behar ditugu”, azpimarratu du erakunde anarkosindikalistak. Arratsaldeko 19:00etan Eslava kaleko egoitzan “Beste hezkuntza posiblea da: Pedagogia libertarioa” hitzaldia egingo da. Autoreak, Ana Sigüenza irakasleak, hainbat teoria pedagogiko eta…
04/12/2019
Segi irakurtzen...Bizkaiko Foru Aldundiak CNT sindikatuaren askatasun sindikala urratzen du
Foru Aldundiaren hitzetan, sail sindikala ez dago osatuta. “Sindikatuak egindako erreklamazioei erantzunik ez emateko eta eskubideak galarazteko” hartu du erabaki hori, CNTren iritziz Suhiltzaile Zerbitzuko Buruzagitzak sindikatuko delegatuaren bilera eskubidea urratu du, asanbladara joaten galaraziz; CNT beste sindikatuekin deitzaileen artean dago Sail sindikala eratu zenetik, Foru Aldundiak…
04/12/2019
Segi irakurtzen...