Tubos Reunidosen greba mugagabea: elkartasunerako eta babes ekonomikorako deia
Tubos Reunidos-eko CNTko sail sindikalak greba mugagabea hasi zuen joan den martxoaren 16an, enpresak planteatutako Enplegu Erregulazio Espedienteari (EEE) erantzuteko. Espediente horrek 301 langileren kaleratzea aurreikusten du, baita altzairutegiaren itxiera ere; neurri horiek aurrera eramanez gero, jardueraren desagerpen progresiboa ekarriko lukete.
EEEren kontsulta-aldian, sail sindikalak modu aktiboan parte hartu du negoziazioetan, eta aldi berean lanuzte partzialak egin dira. Hala ere, enpresarekin akordiorik lortu ez denez eta espedientea erretiratzeko borondaterik erakutsi ez duenez, langileek pauso bat aurrera eman eta greba mugagabea deitzea erabaki dute.
Egoera honen aurrean, CNTtik erresistentzia-kutxarako kanpaina bat abiatu da, grebak irauten duen bitartean sail sindikaleko kideei sostengu ekonomikoa emateko.
Elkartasunerako deia luzatzen zaio afiliatu guztiei, baita langile klase osoari ere, gatazkaren zabalkundea eginez eta ekarpen ekonomikoak eginez babesa adieraz dezaten.
Ekarpenak egiteko datuak:
- Kontu zk.: ES07 2095 0323 60 9103939854
- Kontzeptua: Huelga CNT-TRG
- Titularra: Federación Local de Bilbao CNT
Gatazkari buruzko informazio gehiago eskuratzeko, web orri honetan argitaratutako komunikatuak eta telegram kanalak ( t.me/CNTsindikatua eta t.me/cnttrg ) kontsultatu daitezke
Kaleratzeak gelditzeko, elkartasuna, elkar arteko babesa eta ekintza zuzena .
