Beste era

Urriak 1: guztiak kalera

  • CNTk pentsio duin batzuen aldeko mobilizazioetan parte hartzeko deia zabaldu du.
  • "Gure eskubidea dena lortu arte ez gara geldituko, gazteon etorkizuna jomugan baitago: pentsio duin batzuk", plataforma deitzaileak esan du.
Hrrengo astelehenean ez da pentsioen aldeko beste manifestazio bat izango: Pentsiodunen Mugimenduak Bilbon manifestazio jendetsua lortzeko deia egin du. Pertsona Nagusien Nazioarteko eguna dela eta, "duintasunaren" lau zutabe aterako dira, 11:30etan: Errekalden, San Nikolas, Jesusen Bihotza eta Deustua, 12:00etan Moiuara. Hortik Bilboko Udaletxera joko dute zutabeak, batera.
Pentsionistek borrokan ia urte bat daramatzatela gogoratu dute eta Madrilgo Diputatuen Kongresuko manifestazioan jasandako polizi erasoak salatu dituzte. Euren eskakizunak hurrengoak dira:
  • Pentsio Sistema Publikoa, pentsio publiko eta duin batzuk ziurtatzen duena.
  • Pentsioei KPIren igoera aplikatzea, era egonkor batean.
  • 1.080 eurotako gutxieneko pentsioa.
  • Indarrean dauden pentsio erreformen derogazioa.
  • Jasangarritasun faktorea atzera botatzea.
  • Aurre jubilazioak ez zigortu.
  • EPSV/BGAEn bitartez pentsio publikoak ordezteko saiakerekin bukatzea eta hauen zerga abantailekin amaitzea.

CNTk manifestazio hauetan parte hartzeko deia egiten du, erakunde sindikalaren arabera, "euren borroka langileriarena da, eta bada garaia klase elkartasuna adierazteko".

Argazkiaren iturria: Ecuador Etxea

Kanpainak

RS K2 Content Slider

You don't have any item to show

Lan gatazkak