Hitzaldia: Durango kereila daiteke?

Inprimatu

Frankismoaren Aurkako Kereilaren Euskal Plataformak Argentinako justiziaren aurrean ipinitako salaketa aurkeztuko du Durangon.

Kereila horretan Durangaldeak ere parte hartu ahal duen aztertuko dute.


Apirilaren 8an, ostiralean, CNTk hitzaldia emango du Sare Antifaxista eta Durango 1936 elkartearekin batera, arratsaldeko 19:00etan. "Plataformako kideek Durangoko herritarrei azaldu nahi diegu zer den Frankismoaren aurkako kereila", eta baita "Durangaldea kereilara batu ala ez erabakitzeko aukera eskeintzea, horretarako dauden aukerak eta bideak aztertuz", esan du erakunde anarkosindikalistak.
Hau dela eta, "herritar guztiei Pinondo Etxean egingo den aurkezpenera bertaratzeko gonbidapena zabaltzen diegu", esan du CNTk.