Maiatzak 1. Bai lanean, bai borrokan, CNT prest daukazu

Print

  • CNTk langile guztiak Maiatzaren Lehenean kalera ateratzeko deia egin du.
  • "Lantokian eta kalean borrokatzea", erakunde anarkosindikalistaren borroka estrategiaren oinarriak.

Maiatzaren lehena langileriaren aldarrikapen eguna da. Aurten, kalea berriro bete beharko dugu. Izan ere, familia ugarik krisia pairatzen duen bitartean, azken urteotan aberatsen kopurua bikoiztu egin da. Patronalek eta gobernuek ekonomia neoliberala indartu dute, era zuzen edo ezkutu batean. Ekonomia neoliberal honetan, patronalek eta gobernuek onura guztiak eskuratzen dituzte, ezer edo zerga gutxi batzuk ordainduz; langileok, aldiz, gizarte-zerbitzuen pribatizazio progresiboa sufritu behar dugu. Noski, krisia heltzean, haiek galerak sozializatu nahi dituzte, euren gehiegikeriak guztion artean ordaintzeko asmoarekin. Bitartean, krisiaren erantzukizuna langileei egozten zaigu, "gure ahalmenaren gainetik bizi izan garelako". Aldiz, bankuak ez dira egindako engainu eta lapurreten errudunak, ezta gobernua ere, diru publikoa arpilatzen uzteagatik.

Aurten, azken lan-erreformak sufritzen jarraituko dugu. 2012koak indarrean jarraitzen du; Trantsizio garaitik hainbat izan dira, langileon egoera sozio-laborala hobetzeko egin direnak; guztiz kontrako efektua izan dute, ordea. Politikariek azken erreforma indargabetuko zutela hitz eman zuten, boterera heldu bezain laster; oraindik zain gaude.  CNTk urteak daramatza erreforma honen indargabetzea eskatzen, baina ez 2012koa,CNTk urteak daramatza ez soilik 2012ko erreforma baizik eta erreforma guztiak indargabe daitezela eskatzen . Izan ere, langileok behar duguna lan harreman justu bat da, langile klasearen eskubideak aitortzen dituena, enpresarien gehiegikeriak erregulatu eta kontrolatuko dituena.

Baina gero eta langile gehiago gara egoeraz kontziente garenak. Beharrak eta gabeziak bultzatuta, antolaketa aurrera doa. Eta  bide horretan, CNTren hamaika adibide argi eta nabarmen ditugu, gure aldarrikapen taulan oinarritutako lan hitzarmen kolektiboak lortuz, lehen aipatu ditugun lan erreformak iraultzen dituztenak. Horren adibide dira Hermanos Ruiz Morantes, Urbaser, Extracciones Levante, Alumalsa, Galiziako Xuntako Zerbitzu Informatikoak edo Larrialdietako Zerbitzuetan, Eurest edo Bartzelonako portuko Amarratzaileak. Gaur egun beste fronte batzuk ere badaude, hala nola, hiru eguneko greba Florida produktuetan; %80ko parte hartzea izan duena; Capgeminin bertan behera geratutako kaleratzeak; CNTko figuranteen arrakasta; Clece, Exeo, Wesser edo Uber enpresetan lortutako garaipenak. Ezin ahaztu gure sail sindikalek  lortu dituzten hobekuntzak ere.

Gure eredu sindikalaren bitartez ikasten dugu eta langile klasea indartzen dugu.

Gure eredu sindikalaren bitartez patronalak errespetatu egiten gaitu.

Gure eredu sindikalaren bitartez kontzientzia sortzen da.

Gure eredu sindikalaren bitartez ez ditugu gure bizitza moldatzen duten erabakiak beste inoren esku uzten.

Gure eredu sindikalak, bere helburuak lortzeko, ez du klase politikoarengan konfiantzarik.

Horixe da gure estrategia: gure eskubideen alde gure enplegu-lekuetan borrokatzea, langile gisa aurrera eginez, eta gure eskubideen alde kalean borrokatzea, kapitalismoaren, faxismoaren eta esplotazioaren aurka mobilizatzen diren pertsona eta talde guztiekin batera. Hori da gure helburua: langile klase bakarra izatea.

Copyright 2012. http://www.cnt-sindikatua.org