Goi-bilera inperialistetan ematen den errepresioari buruzko hitzaldia

Inprimatu

Barakaldoko CNT sindikatuko “Lagun” Ateneoan (Gaztela eta Leon, 10) ostiral honetan hitzaldi bat egingo da, “goi-bilera inperialistetan ematen den errepresioa eta ekitaldi hauen aurkako hainbat esperientzia” bilduko dituena. “G7 Inon Ez” plataformak bultzatutako jarduera 19:00etan hasiko da, eta Bilboko G20aren aurkako goi-bileran atxilotutako bilbotarrak hitz egingo du.

Testuinguru horretan, G20 Hanburgo dokumentala ere emango da. “Bertan, goi-bilera baten aurkako mobilizazioak, kargak eta ekintza ezberdinak ikusi ahal izango da, eta baita bere kontra goi-bilera ere, langile auzoak defendatu zituena”.

Ekitaldi hau goi-bilera kapitalista eta inperialista handi baten aurreko ekimenen barruan dago: abuztuaren 23an eta 25ean, Biarritzeko G7ko topaketa bat izango da.