GARA: Adierazpen askatasuna berriro kolokan

Inprimatu

GARA egunkariaren aurkako azken erasoa salatu du sindikatuak, Egin egunkariaren Gizarte Segurantzaren zorra leporatuz egunkaria eta lanpostuak kolokan jarriz, “gainera oso prekario den lanbide batean”, azpimarratu du CNTk.

Arriskuan jartzen ari dena adierazpen askatasuna da, eta hori “guztion aurkako eraso bat da”, erakunde anarkosindikalistaren arabera. Eraso honen aurrean arrazoi ideologikoak daudela agerikoa da.

Guzti hau dela eta, CNT sindikatuak beren elkartasuna adierazi die GARA egunkariko langileei.