“Zergatik Urkulluk biktima batzuk jasotzen ditu eta beste batzuk ez?”

Inprimatu

Uztailaren 5ean CNT sindikatuak Albertia mendian frankismoaren kontrako borrokan euren bizitza eman zuten miliziano eta gudari guztiei egindako omenaldian parte hartu du. Aurreko urteetan bezala, ekitaldiak Villarrealeko gatazkan egon ziren guztiak bereziki gogoratu ditu. “ANV eta CNT-ko gudariek bide bera hartu zuten, gogorra baina koherente, guretzat eredua dena”, omenaldian irakurritako testuan azpimarratu du erakunde anarkosindikalistak.

Zentzu honetan, sindikatu honek gogorarazi du “ezker abertzale historikoa eta anarkosindikalismoaren bideak lotuta zeuden neurri handi batean, helburu bera  jarraitzen zutelako: askatasuna”. CNT-k ere aipatu du “erakunde asko ‘deskubritzen’ ari direla memoria historikoa, baina honen atzean interes ugari daude”. “Eusko Jaurlaritza ‘Memoriaren Plaza´bultzatzen ari da, bere burua biktimatzat jotzen duen edonor kontsolatzeko. Hau, guretzat, ez da serioa”, azpimarratu du.

Horregatik, sindikatuak frankismoak burututako krimenak “gizateriaren aurkakoak direla aldarrikatu du, eta modu horretan ikertzen ari du Argentinako epaitegi batean” . “Zer nolako helburu politikoa dago genozidioa alde batera uzteko?”, galdetu zuen CNT-k. “Ezin dugu ahaztu ere trantsizioa traizio bat izan zela”, gehitu zuen. Gainera, lehendakariarengana jo zuen, Iñigo Urkullu, galdetzeko “zergatik biktima batzuk jasotzen dituen eta beste batzuk ez”.