Beste era

Anarkosindikalismoa, orain eta hemen: Hitzaldia Barakaldon

Ostiral honetan, hilak 13, Barakaldoko Makala II gaztetxean (Errekatxu kalea 5, Batzaga metro geltokia), anarkosindikalismoari buruzko hitzaldi bat egongo da; CNTk kapitalismoaren aurka borrokatzeko eta langileriaren eskubideak defendatzeko erabilitako tresnari buruz hain zuzen. Ekitaldia Enrique Hoz militante anarkistaren esku egongo da, zeinek borroka anarkosindikalistaren iragana, oraina eta geroaren inguruan bere ikuspuntua azalduko duen.

“CNT eta anarkosindikalismoari buruz hitz egiten dugunean, iragana eta oraina batera doaz”, azpimarratu du sindikatu honek. “Iraganean kokatzen dugunean –nabarmendu du- ‘greba iraultzaile’ edo ‘klandestinitate’ bezalako hitzak datozkigu burura, orainaz hitz egiten dugunean, aldiz, ‘sekzio sindikal’ edo ‘antikapitalismo’ bezalakoak etortzen zaizkigu”. “Gaur, atzo bezala, CNTren helburua berdina da: historian zehar etengabekoa izan den gizakiaren esplotazioaren amaiera”, adierazi du.

Horregatik, zentral anarkosindikalistaren ustetan “gaur egun lan munduan idei anarkisten zabalkuntza -autogestioa, ekintza zuzena eta elkartasuna- funtsezkoa izaten jarraitzen du, esplotazioa langileriaren egunerokotasunean dagoelako”

Testuinguru honetan, CNTk, ostiral honetan Barakaldoko gaztetxean izango den hitzaldira azaltzeko deialdia luzatu du. Enrique Hoz, erakunde honek Euskal herrian duen iragana, oraingo egoera eta gaur egungo lan-gatazken inguruan arituko da. “Hitzaldi honetan, CNTren oinarriek inoiz baino indar gehiago dutela konprobatuko dugu”, gehitu du sindikatu honek.

Kanpainak

RS K2 Content Slider

You don't have any item to show

Lan gatazkak