Faxismoa, kapitalaren erreminta

Imprimir
E. Amundarain

Eztabaida publikoetan faxismoaren itzala berriro gure inguruan dabil. Egia esanda, ez da inoiz ezkutaturik ibili. Espainiako Erresuman, 1939tik aurrera boterean izan da eta gaur eguneko sistema "demokratikoa" horren oinordea da. Kaleak dituzte, hainbat udalen begietako seme-alabak dira. Kaltetuek ez dute inoiz justiziarik jaso, nahiz eta gizateriaren aurkako krimenak izan ziren.

Erregimen frankistak Kapitalarentzako beharrezko lan bat egin zuen: langileon alternatibekin akabatzea. Gaur egun, faxismo "tradizional" honek beste eginkizun bat du. Sistema, zoritxarrez, ez dago arriskuan, eta hala ere, beste faxismo motak agertu dira. Sistemak "terrorismoa" deitu du, faxismo islamista moduan izendatu behar duguna.

Faxista hauen ekintzak sistema kapitalistarekin bat egiten dute. Mendebaldean deitutako lurraldeetan, langile klasea banatu: batzuk, "zuriak" (ez hain zuriak, baina tira); beste batzuk Ipar Afrika, Ekialde Hurbilekoak... baina guztiak langileak. Ekintza hauekin langilerian beste haustura bat sortu nahi dute, bi faxismoak elkar elikatuz: ultra-nazionalismoa sustatuz; erlijio baten ikuspegi totalitarioa beste batzuei inposatuz. Ipar Afrikan, Ekialde Hurbilean, Asiako hainbat herrialdeetan, aldiz, faxismo islamista honek aldaketa errealarekin akabatu nahi du, hango mugimendu progresista, demokratak, sindikalistekin bukatuz. "Mendebaldeko" gobernuek erreminta hau finantzatu dute, era batean ala bestean. Kapitalistentzako negozio ziurra baita.

Gure askatasun murritzak arriskuan daude, eta Gobernuek dira, beste askoren artean erantzuleak. Terrorismo faxista islamista egunero elikatzen dutelako, aldi berean, faxismo nazionalistei justifikazioak erraztuz. Aurre egiteko bide bakarra elkartasuna eta antikapitalismoa dira, faxismo hauei egiteko erreminta bakarrak.

Copyright 2012. http://www.cnt-sindikatua.org