Valdegobiako suteak suhiltzaile parkeak gauez ixteak zentzurik ez duela argi erakutsi du

Imprimir

CNTk argi utzi nahi du "Erakunde Publikoek gertakari larri honen erantzuleak direla, larrialdi-arretan egin duten utzikeria dela eta": Gertakari honetan pertsona bat hil eta beste bat oso larri geratu da. Sua astearte gau honetan izan zen, Tuestan (Valdegovia), eta erakunde anarkosindikalistak salatu nahi du Erakunde Publikoek duten erantzukizun zuzena.

 


Hubilen dagoen suhiltzaile parkea 3 minutuetara dago, eta CNTek esan duen bezala, "parke hori itxita zegoen Arabako Eskualde Parkeek (UCEIS) gauez itxita daudelako". Honi gehitu behar zaio "suhiltzaileek denbora galtzen dutela lan egiteko Gasteizen fitxatu behar dutelako". Gainera, Valdegoviara heldu ziren suhiltzaileek 30 minutu erabili zuten, Miranda de Ebro eta Gasteizetik atera zirelako", sindikatuak azpimarratu du.


CNTren iritziz, "Erakunde Publikoak, Euskal Autonomi Erkidegoko herritarrek larraildi-arretan jasatzen duten utzikeriaren erantzuleak dira", estaldura bermea eta prestazio osoaren printzipioak alde batera uzten, erakunde anarkosindikalistarentzat oso larria dena "pertsonen bizitzari buruz hitz egiten gaudelako".


Sindikatuak ere gogoratu nahi izan du gaur egun izapidean dagoen Prebentzio, Sute Itzaltze eta Salbamendu Erregulazio Lege-Proiektuarekin, "larrialdietako arreta ez dela hobetuko, egoera prekario hau instituzionalizatuko baita". "Estatistikek eta errentagarritasun txostenek ezin dute justifikatu pertsonen bizitza arriskuan jartzea", CNTk nabarmendu du, eskatuz zerbitzua 24 ordutakoa izan behar dela, era profesional eta publikoan eskaintzen.


Azkenik, CNT gogoratu du "hilaren 16an Lege-Proiektua atzera botatzeko manifestazioa egingo dela" Bilbon, beste lege berri bat egiteko eskatuz. Lege berri honetan "sindikatuak eta profesionalak parte hartu behar dugu, pertsonen, bere ondareen eta ingurumenaren babesa bermatzeko".