Berritasunak

Argia aldizkarian argitaratua Bizitzaren gauzak direla-eta, Ekonomia Politikoa ikasgaia lantzen ari naiz berriro. Ikasgai hori oso interesgarria izan daiteke, sistema ekonomikoak aztertzen dituen ekonomiaren adarra baita. Dena den, nire eskuetara heldu den materialean, azterketa makroekonomikoan “oreka” kontzeptua da nagusi, estatuaren papera keynestarra edo neoliberala da, eta sozialismoa Sobietar Batasuneko sistema ekonomikoa da, hots, planifikazio zentralizatu autoritarioa. Ikasgaia ortodoxia ekonomikoan oinarrituta dago, nahiz eta XXI. mendean argi geratu diren ikuspuntu horien gabeziak eta akatsak. Hori jakinda ere, akademian irakasten jarraitzen da, nire harridurarako. Prestakuntza intelektualaren oinarriak funtsezkoak dira; feminismoak agerian utzi digunez, erabiltzen ditugun betaurrekoen arabera, munduaren ikuspegi bat ala beste…
Udalak Enplegu Planaren kudeaketa pribatizatu du, lan-baldintzen kaltetan. "CNTtik zerbitzua berriz udalerriratzea eskatzen dugu, orain arte egiten zen bezala kudeatzeko", adierazi dute sail sindikaletik. Santurtziko Udalaren enplegu-planaren enpresa emakidaduna den Lanerako SLko CNTren sail sindikalak salatu du "enplegu-plana enpresa baten esku utzi dela, eta horren ondorioz kontratatutako pertsonen soldatak jaitsi eta lan-baldintzak okertu egin direla". Juan Andrades enplegu-zinegotziak, 72.000€ baino gehiagoko soldata duelarik, egindako adierazpenen arabera, non "baliabideak ahalik eta gehien optimizatu behar direla" esan zuen, sindikatuak ez du ulertzen "nola hitz egin dezake zinegotziak baliabideak optimizatzeaz bitartekari bat sartu denean, aurreko edizioetan enplegu-planaren kudeaketa zuzenean Udalak egin duenean". CNTk…
Asko hitz egiten da PCEren legeztatzeaz 1977ko apirilean (larunbat santu hartan), diktadura frankistaren urte luzeetan komunismoaren deabrutzeak esan nahi izan zuen guztiagatik. Gertaera historiko garrantzitsua, zalantzarik gabe. Hala ere, PCErekin batera, CNTren legeztatzea zalantzan jarri zen, Espainiako historian izan zuen papera zela eta. Mugimendu libertario boteretsuak frankismoaren aurkako borroka gogorra izan zuen 1940ko hamarkadan eta 1950eko zati batean. Beti egon ziren egitura anarkosindikalistak herrialdearen barruan, modu klandestinoan, eta are gehiago erbeste konfederalaren foku ezberdinetan (Toulouse, Argelia, Mexiko, Maroko, Latinoamerikako hainbat herrialde). Berreraikitzeko ordua iritsi zenean, CNTk indar handiz egin zuen. Espainiako iritzi publikoaren aurrean, sindikalismoa modu desberdin bat markatzen zuen…
CNTren ustez, maiatzaren 1ean langile-klaseak argi utzi du itunaren sindikalismoaren aurka dagoela. «Gure eredu sindikala antolatzen eta zabaltzen jarraitu behar dugu», adierazi du zentral anarkosindikalistak, «langile klasearen emantzipaziorako aseguru bakarra delako». Euskal Herrian bandera gorri-beltzak berriro kaleak hartu dituzte: Bilbo, Donostia, Iruñea, Gasteiz, Barakaldo... Mobilizazioetan, CNTk argi utzi du itunaren sindikalismoaren aurka dagoela, eta aberastasuna birbanatzea eskatu du, soldata duinak ordaintzetik hasita. Bizitzaren kostuaren igoerari aurre egiteko erremedio gisa soldata-igoerak eskatzeaz gain, CNTk adierazi du “haratago joan behar dugula, eta ez dugula ahaztu behar Kapitalaren diktadurapean gauden bitartean inflazioa langileriari lapurtzeko beste bide bat baino ez dela”. Bi aldiz arpilatzen…
Maiatzaren 1eko hitzorduak leku eta ordu hauetan izango dira: Bilbo: 11: 30ean Kale Nagusian 56-58, eta mitina Arriaga plazan Iruñea: 12:00 Errekoleta plazatik abiatuta Barakaldo: 12:00 Bide Oneratik Gasteiz: 12:30 Europa Biltzar Jauregitik abiatuta Donostia: martxa 10: 45ean Orereta-Errenteria (Zumarkalea) Donostiaraino (Gros, Katalunia plaza), eta ekitaldi bat 13: 30ean (Gros, Katalunia plaza) Igande honetan ikusiko dugu elkar!
CNT sindikatuari kalumnia-delitua leporatzen zaio, ekintza sindikala egiteagatik “Hemen epaituko dena langileriaren arteko elkartasuna eta elkar-laguntza izango da”-adierazi du central anarkosindikalistak Apirilaren 28an, CNTko militante bat deklaratzera deitu dute, Gestión y Eventos Lázaro enpresak jarritako kereila baten ondoren, Villafrancako udal-igerilekuetako lan-gatazka baten testuinguruan. CNT sindikatuari enpresaburuaren aurkako kalumnia-delitua leporatzen zaio, gatazka horretan sindikatu-lan hutsa egiteagatik. “Etekinak lortzeko “Guztiak balio du” horren deriba enpresariala sindikalismo horizontalarekin borrokatuko dugu beti. Ez dugu atzera eginen bortxa eta mehatxuen aitzinean, eta ez dugu pribilegio edo dirurik onartuko isil gaitezen”- azaldu du zentral anarkosindikalistak. “Hori dela eta, gaur egoera honen aurren gaude”-gehitu du. CNTko ordezkari…

Agenda

Ez dago ekitaldirik

Irakurriena