Berritasunak

Argia aldizkariaren 2.787 zenbakian argitaratua, 2022ko uztailaren 17an. Metalgintza sektoreko langileen greba. Bilboko Metroa. Gipuzkoako erresidentziak. Hiru adibideak azken hilabetean martxan jarri diren greba nabarienak dira, agerian utziz langileria bere lan baldintzak hobetzeko prest dagoela. Horien aurrean, patronalak eta administrazio publikoak, langileen bortizkeria eta zorrozkeria salatzen dutenek, klase gatazka isilarazi nahi dute. Émile Pougetek argi definitu zituen langile klasearen borroka metodo nagusienak: greba, boikota eta sabotajea. Ekintza zuzenaren adibideak dira eta botereek bortizkeriarekin lotu nahi izan dituzte. Sabotajea oso kriminalizatuta dago, eta administrazioa boikota juridikoki desmuntatzen saiatu da. Adibide gisa, 2014an Lehiaren Euskal Agintaritzak 800.000 euroko isuna jarri zien Bilboko…
Hitzordua uztailaren 19an izango da Artxandan, 19: 00etan "Alternatibak eraikitzeko, gure iragana aitortu behar dugu, harengandik ikasi, berriro akatsak ez errepikatzeko, baina bai asmatutakoak", adierazi dute CNTtik. Urtero bezala, CNTk omenaldia egingo die, faxismoa gelditzeaz gain, "Iraultza Soziala errealitate bihurtu zuten emakume eta gizonei". Uztailaren 19an izango da, 19:00etan, Artxandan (Bilbo). 1936ko udan, ia bi milioi pertsonak martxan jarri zuten Espainia errepublikarrean ekonomia modu kolektibo, berdintasunezko eta demokratikoan kudeatzeko ahalegina. Krisi egoera arranditsu batean, ultraeskuinaren hedapena, ezkertiarren eta langileen hilketak, gizon eta emakume horiek "faxismoari aurre egin zioten, atzerriko kapitalek ondo armatuta eta Mussolini eta Hitlerren erregimenen babes irmoarekin", azpimarratu…
- Helburua 52.000 pertsona ingururi eragiten dien hitzarmen kolektiboa berritzea da. - “Ertzaintzak harrokeria eta modu txarrean egin digu aurre grebalarioi, gu beldurtzeko asmoz”. Gaur, ekainak 30, joan den ostegunean, hilak 23an motorrak berotu ostean, 2022ko bigarren greba eguna egin dugu Bizkaiko Metalean. Bertaratutako sindikatu guztiek CNT, CGT, ESK, LAB, ELA, CCOO eta UGT KPIari lotutako soldata-igoera bat aldarrikatzen dugu, langileok erosteko ahalmena gal ez dezagun. Gainera, garrantzitsua da aldarrikapena: soldata-igoera ez dela soilik tauletan jaso behar, baizik eta 52.000 pertsona ingururen soldatetan islatu behar dela, gutxieneko horien gainetik. Ezkerraldean goizeko bostak inguruan hasi da eguna Vicinay, ITP Aero, Tubos…
Zanduetako lantokiko CNTko sail sindikalak egindako negoziazio-prozesua salatzen du, enplegu-erregulazioko espedientea baztertuz eta inpugnazioa iragarriz. "Hitzarmena betetzea eskatzeagatik errepresalia izan da", adierazi dute CNTtik. Dianova irabazi-asmorik gabeko gizarte ekintzako GKE-a da, Espainiako Estatuan hainbat lantoki dituena eta nazioarteko sare oso zabala duena. Zentro horietako bat Zanduetan dago, Nafarroan. Hala eta guztiz ere, langile horiei emandako tratua beste edozein sozietate mugaturena bezalakoa da. Enpresak, langileak salerosgai modura tratatzeko eta nahieran kaleratzeko jarrerak erakutsi ditu. Horrela, GKEak langile guztiak kaleratu ditu kontsulta epe iruzurti baten ondoren, zentroa ixteko erabakia aldez aurretik hartuta baitzegoen. «Proiektuaren bideragarritasuna ere ez da aztertu. Lan hitzarmena betetzeko…
Zentral anarkosindikalistak uste du greba negoziazioan aurrera egiteko tresna gisa mantentzearen aldeko apustua izango dela hitzarmen hobea sinatzeko gakoa. «2019an, mobilizazioaren bidez, aurrera egitea lortu zen, eta positibotzat jotzen dugu bide horri eustea», adierazi dute CNTtik. Bizkaiko metalaren sektoreko CNTko langileen batzarraren ondoren, maiatzaren 28an, "erabaki dugu sindikatu gisa bat egitea Metalaren Plataformarekin". CNTn pozik gaude 2019ko aurreko mobilizazioaren dinamikari jarraitu zaiolako, eta sektore horretan dauden ahalik eta sindikatu gehienak batzea planteatu delako. Bizkaiko Metaleko Langile Klasearen eskubide eta baldintzei mesede egiten dien aurrerapen oro ongi etorriak dira, baina horrek, garrantzitsua izanik, ez du balio behar egokitzeko eta Patronalaren itsumenaren…
Sindikatu anarkosindikalistak dio “bai Lanerako bai Santurtziko Udalak ez dituztela aintzat hartu laneko arriskuen prebentzioa bezalako funtsezko gaiak.” CNTk Santurtziko udaletxearen aurrean maiatzaren 28an, larunbata, 12: 00etan egingo den kontzentraziora joateko deia egin du. CNTk sail sindikalak Santurtziko Udaleko 21/22 enplegu-planaren esleipendun den Lanerako SL enpresan salaketa jarri ondoren, Lan Ikuskaritzak jakinarazi du «laneko arriskuen prebentzioaren arloko arau-hauste larri bat egiteagatik enpresaren aurkako zehapen-prozedura administratiboa hasi duela». CNT sindikatu anarkosozialistak dio «bai Lanerako bai Santurtziko Udalak ez dituztela aintzat hartu beren lantokiko lan-arriskuen prebentzioa bezalako funtsezko gaiak». «Laneko arriskuen prebentzioaren arloko gabezia horiek are larriagoak dira, enplegu-planean horretarako aurrekontu-partidak daudenean,…

Agenda

Ez dago ekitaldirik

Irakurriena