21/03/07

Supermercados Montañeses S.L., familia bateragarri egiteko neurriak eskatzeagatik kaleratu zuen langilea berriro onartzera kondenatua

  • Leioako Carrefour Express denda kudeatzen duen enpresak langilea berronartu beharko du.
  • "Epaitegiak, zorionez, agerikoa dena ulertu du, langilearen alde eginez", azpimarratu du sindikatuak.

Joan den otsailaren 2an, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak ezetsi egin zuen Supermercados Montañeses S.L. enpresak, Leioako Carrefour Express enpresaren enpresa kudeatzaileak, aurkeztutako errekurtsoa, eta berretsi egin zuen Bilboko Lan Arloko 1 zenbakiko Epaitegiak emandako epaia, zeinak gure lankidearen kaleratzea baliogabetzat jotzen zuena. Epai horrek berretsi egiten ditu CNTren tesiak; izan ere, hasieratik "ikusi genuen kaleratze hori langileak eskatutako familia bateragarri egiteko neurriengatik izan zela", esan du erakunde anarkosindikalistak. Epaiak dionez, “salatutako enpresak ez du kaleratzea eragin zuen arrazoieren frogarik aurkeztu”. Are gehiago, epaitegiak azpimarratu duenez, “salatutako enpresak kontratazioak egin ditu […] aldi baterako kontratu bat mugagabe bihurtuz ere“.

CNT sindikatutik garaipen horren garrantzia azpimarratu nahi dugu, izan ere, enpresa eta ugazabek "egunez egun kendu nahi dizkiguten lan-eskubideen aldeko borrokaren adibide argia da, are gehiago elikadura-merkataritza bezalako sektore feminizatu eta prekarizatuetan", azpimarratu du sindikatuak..

Era berean, CNT sindikatutik Carrefour Expresseko langile guztiei bat egiteko deia egiten zaie, dagozkien eskubideen alde borrokatzeko.

Irudia: Ecuador Etxea

Agenda

Ez dago ekitaldirik

Irakurriena