13/02/19

Peñascal Fundazioan kaleratzeen aurkako kontzentrazioa

Egilea

CNT sindikatuak, ostiral honetan, 22an, Peñascal Fundazioan sindikatu honetako militante baten kaleratzearen aurkako kontzentrazioa egingo du. Ekitaldia, arratsaldeko 20:00etan “New Orkonpon” tabernaren aurrean izango da -taberna hau Peñascal Fundazioarena da eta Bilboko Poza Lizentziaduna kalean, 33 zenbakian, dago- Athletic eta Errealaren arteko partiduarekin batera gertatuz.

CNTk salatu zuen moduan, Peñascal Fundazioak, enpresaren barruan, ekintza sindikala debekatzen du, “antolatzeko edozein ahalegin aurrea hartzen duenaren kaleratzearekin berehala geldiarazten delako”. Gainera, “ikasleria, sistematikoki, eskulan merke moduan esplotatzen da, errentagarritasun produktiboari lehentasuna emanez eta bere prestakuntza alde batera utziz”. 

Agenda

Ez dago ekitaldirik

Irakurriena