12/05/25

Liburu eta Eztabaida antiautoritarioari buruzko topaketa, Gasteizen

CNT sindikatuak datozen ekainaren 2an eta 3an Gasteizko Etxauri plazan egingo den “Liburu eta Eztabaida antiautoritarioari buruzko topaketan” parte hartuko du. Jardunaldi hauen helburua -Zapateneo liburudenda eta banatzaile alternatiboak antolatuta- “ikuspuntu autonomo eta libertario batetik sortutako eztabaida bultzatzen duen topaketa eremu bat sortzea da”, sustatzaileek nabarmendu dute.

Topaketa hau argitalpen, banaketa eta inprimaketa alternatiboari lotutako, batez ere Gasteizko pertsona eta kolektiboetatik sortu da.  “Azkenengo urtetan Penintsulako beste leku batzuetan ospatu diren liburu anarkistaren azokaren formatoa aukeratu dugu baina gure egoerara egokituz”. “Horregatik eztabaida eta liburu antiautotitarioaren topaketa izena aukeratu genuen. Garrantzia berdina ematen diegu bi elementuei, eztabaidei alde batetik eta banatzaileen topaketari bestetik”.

Antolatzaileek azpimarratzen dute aukeratu diren gaiak geografikoki eta kronologikoki nahiko hurbilak direla, “pasatako eta etorri beharreko gure borrokentzako erabilgarriak izan daitezen”.

Hauxe da topaketaren programa:

Ekainak 2, Larunbata

11.00: Garaiko euskal egoeraren inguruko gogoeta
Aldaketa garaia da Euskal Herrian. Hausnarketa sakona eskatzen duten aldaketak gertatzen ari dira. Gai hauek eztabaidatzeko Hala Bedi Irratiko Suelta la Ollako lagun batzuk gonbidatu ditugu. Irratsaio honek komunikazio bideen analisia egin du azkenengo urtetan. Lan horretatik abiatuz, mass mediek eskeini duten euskal gatazkaren irudiaz hitzegingo digute. Bestalde, Ekintza Zuzenako kideek Euskal Herriaren inguruan argitaratu dituzten artikuloen errepaso bat egingo dute. Helburua, ikuspuntu antiautoritario batetik egoeraren ulermen sakonago bat errezten duen hausnarketa kolektibo bati hasiera ematea da.

16.00: Lemoiz, Chernobil, Fukushima, Garoña, borroka antinuklearren iragana eta gaur eguna
Petroleoaren krisia eta baliabide energetikoen eskuraketa moduen aldaketaren garaian, hau da, gure gizartearen egoera materialen aldaketa garaian, berez zabaltzailea den sistema hau mantendu dezaketen energia iturri berrien bilaketa ikustea tokatu zaigu. Energia nuklearra, fraking-a bezalako beste proposamen batzuen modura, alternatiba izango da. Juantxo Estebaranzek Estatuan eman den nuklearraren garapenaren hausnarketa bat egingo du, desarrollismoarekin lotuz. Hortik abiatuz, 90.hamarkadaren analisia egingo du, Chernobileko “istripua”z geroztik borroka ekologista eta antinuklearraren barnean gertatutako aldaketen inguruan. Bukatzeko, Fukushiman gertatutakoa kontutan hartuz, krisiaren gaur egunekoaz arituko da.

19.00: Zapateneo: 10 urte banaketa alternatiboan
Zapateneoko kideek euren kolektiboaren ibilbideaz hitzegingo digute. Bestalde, Estatuko banaketa alternatiboaren garapenaren inguruko hausnarketa bat eskeiniko digute, hasieratik gaur egunerarte. Ekintza honen lorpenak, arazoak, zalantzak eta oztopoak jorratuko dira.Topaketara etorritako banatzaile alternatiboek eztabaidan parte hartzeaespero dugu, hitzegin beharrekoak jorratu daitezen.

Ekainak 3, Igandea

11.00: AHTaren kontrako borrokaren iragana, gaur eguna eta etorkizuna
AHTaren kontrako erresistentzia azken hamarkadetako borrokarik indartsuenetakoa izan da Eukal Herrian. Horregatik atzera begiratzeko gonbidapena luzatzen dugu, bukatu ez den gatazka baten inguruan hausnarketa bat egiteko asmoarekin. Ibilbide honetan erabilitako tresnei buruz galdetuko da, ondo eta gaizki egindako gauzei buruz hitzeginez. Helburua esperientziaren balorazio orokorra egitea da. (AHT-ren aurkako Asanblada, Mugitu, Elkarlana)

16.00: Borroka antimilitaristaren inguruan
Boterearentzat edozein gatazkaren irtenbidea militarismoa da. Horregatik, militarismoaren kontrako borroka beharrezkoa da. Gerra garaian gaude, momentuoroko gerra. Lehenengo munduan, mundu garatuan, gerra hau eguneroko bizitza eta esparruen militarizazioan isladatzen da. Gero eta argiago ikusten dugu irensten dugun gizarte bakea, gerra dela. Horri egindako edozein oposaketa “emergentzia egoera” bezala ikusten da. Militarismoari aurka egiteko ekintza bide eta kontzeptuen inguruan hausnarketa egiteko pentsatu dugu mahainguru hau. Gerra eta bakearen arteko oposaketa faltsua gainditu dezakeen eztabaida bultzatu nahi dugu, pertsona eta kolektibo ezberdinen laguntzarekin. (Gasteizkoak, Bardo argitaletxea, Burgoseko ikasle asanblada, Italiatik testigantza bat)

19.00: Kartzela: Experientzia eta oposaketa
Kartzelaz hitzegia normalean sufrimenduaz, bortizkeriaz, bakardadeaz eta inpunitateaz hitzegitea suposatzen du. Baina kartzela ez da alde basati eta suntsigarri hau soilik. Egoera honek ere erresistentzia jarrerak sortarazten ditu, bizirauteko beharrak bultzatuta. Egoera hau ondo ezagutzen duen norbaitek, isolamendu eta departamentu berezietatik igaro eta gero, bere esperientzia kontatuko digu. Bestalde, Viscera taldeak Villabonako kartzelako UTEn (Unidad Terapéutica Educativa)n infiltratuz, kartzela terapeutikoaren inguruan egindako salaketa eta analisi lana azalduko digute. Gaia kontrol neurrietan emandako aldaketak eta kartzela ereduaren birplanteaketa izango da. (Preso ohia, Viscera taldea).

Agenda

Ez dago ekitaldirik

Irakurriena