13/03/09

Kontzentrazioa Iruñean, Telepizzaren aurrean, Sevillan izandako kaleratzeak salatzeko

CNTko militanteak, larunbat honetan, 9, Iruñean dagoen Telepizza enpresaren sukurtsalaren aurrean bildu dira Sevillan egondako kaleratuekin beraien elkartasuna erakusteko. Langileak kaleratu zituzten “soilik haien lan-eskubideak eskatzeagatik”. Kontzentrazioan, erakunde anarkosindikalistak jendeen artean panfletoak banatu ditu, enpresa honetan egiten diren langileen aurkako jarrerak azalduz.

“Telepizzan gertatzen diren bidegabekeri eta gehiegikerien aurrean, geure kideak ez zeuden prest isilik egoteko eta horregatik kaleratu zituzten”, erakunde anarkosindikalistak jakinarazi du. Testuinguru honetan, “elkartasuna, elkarren arteko babesa eta ekintza zuzena armarik onenak dira langileriaren eskubideak zapaltzen dituztenei aurre egiteko” azpimarratu du.

Agenda

Ez dago ekitaldirik

Irakurriena