12/09/05

Irailaren 26ko greba orokorraren deialdiaren eskaera egin da

CNT sindikatuak, ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, CGT, EHNE eta HIRU sindikatuetako eta gizarte mugimendutako ordezkariek irailaren 26ko greba erregistratu dute. Erakunde anarkosindikalistak hilaren 26ko mobilizazioa “aurreko grebaren jarraipena” dela azpimarratu du. Martxoko greba lan eskubideek jasandako “bortxaketa izugarri baten aurkako erantzuna izan bazen”, hilabete hauetan eman diren “murrizketak eta eskubideen lapurreten aurrean kalera ateratzeko hamaika arrazoi gehiago” daudela esan du.

“Neurri hauekin miseria gorrira kondenatzen gaituzte, eta honen aurrean dugun erantzun bakarra kalera berreskuratzea da, ez dago negoziatzeko aukerarik” esan du CNTk, hurrengo asteetan eta greba egunean egingo diren mobilizazio eta ekitaldietan parte hartzera deia eginez, “greba eguna borroka eguna baita”.

Baita ere aipatzea gizarte eragileek grebaren alde agertzeko aukera dutela, euren atxikipenak grebara deitutako sindikatu guztien artean zabaldutako Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. posta elektronikora bidaliz.

Agenda

Ez dago ekitaldirik

Irakurriena