III. Portugaleteko liburu, fanzine eta material politikoaren azoka

  • Joan den asteburuan, CNT (Anselmo Lorenzo Fundazioa), Mujeres Libres/Emakume askeak eta Lura Banaketak taldeek Portugaleteko liburu, fanzine eta material politikoaren hirugarren edizioan parte hartu genuen.


Edizio honek, beste behin ere, hainbat erakunde, talde eta banatzaile bildu ditu. Topaketa honen helburua kultura alternatiboa eta borroka-kultura mahai gainean jartzea da. Ekitaldiaren antolakuntzak, Sare Antifaxistaren eskutik, Merkatu gunea jarri zigun eskura. Merkatua espazio autogestionatua eta partaidetzakoa da, eta urte asko daramatza hainbat jarduera eta topaketa sozial eta kultural eskaintzen.


Eskaintza materialaz gain, aurtengo edizioan liburu aurkezpenez gozatzeko aukera izan dugu, DJ ezberdinek eskainitako musikarekin girotuta.


Ostiralean, hilak hogeitalau, arratsaldeko seietan, Jose Luis Segurak "Memoria de mi padres y de OTXARKOAGA" liburua aurkeztu zuen, Bilboko periferiako eta ezkerraldeko langile-auzoetako bizi-baldintzen berri emanez. Arratsaldean Satteren erritmoaz gozatzeko aukera izan genuen.


Larunbatean, hilaren hogeita bostean, bi liburu aurkeztu ziren: hamabietan "Mujeres de Portugalete, trabajadoras incansables" liburuaren aurkezpenera joan ginen, Amaia Herrero eta Andrea Heuschmind egileen eskutik. Arratsaldean, Matias Gatucak "La Cultura Skinhead Antifascista de Jamaica a Buenos Aires" liburua aurkeztu zuen, skinhead kultura hirurogeiko hamarkadatik Buenos Airesera nola eraman zen eta gaur egun Argentinako hiriburuan nola dagoen indarrean kontatzen du. Larunbatean zehar, Iruñerriak eta Pantx eta Lady Revolten kontrolpean egon zen musika.


Ekitaldia Gotzon Hermosilla kazetariaren eta DDT Banaketak- eko Omar kidearen hitzaldiarekin amaitu zen. Hitzaldiaren ondoren, bertaratutakook Puto Renoren musikaz gozatu ahal izan genuen, hiriko musikaren klasikoak eta oinarri erritmiko berrienak nahastu baitzituen.


Horrelako ekitaldiek funtsezko helburua dute kultura-alternatibei dagokienez. Mende honetako kulturak industria kapitalistaren kanal kulturalak homogeneizatzeko joera du. Kontsumoaren kultura handiari begirada alternatiboak emateko moduak dira. Horri esker, jendeak bere burua ireki eta Mass Mediaren eta bere egiaren aurrean ikuspuntu kritikoa izateko aukera du. Malcom X aipatzea premiazkoa da: "Komunikabideen aurrean ohartua ez bazaude, zapaldua gorrotarazi eta zapaltzailea maitaraziko zaituzte".

  • Iraila 30, 2021

Agenda

Ez dago ekitaldirik

Irakurriena