21/05/15

Getxoko gobernu taldea bakarrik geratu da Udal Egoitzako murrizketak babestuz

  • Ordezkaritza duten alderdi guztiek zerbitzuaren murrizketak gaitzetsi dituzte
  • "EAJ eta PSE bakarrik geratu dira", azpimarratu du zentral anarkosindikalistak.

CNTk eskerrak eman ditu “Euskal Autonomia Erkidegoko Terapeuta Okupazionalen Elkargoaren, Bizkaiko Egoitzen Senideen Elkartearen (Babestu), Bizkaiko Pentsiodunen Mugimenduaren eta udalerriko kolektibo sozialen aldetik langileak jasotzen ari diren babesagatik, eta jasotzen ari garen ehunka sinaduren bidez jasotako herritarren babesagatik, Getxoko Udal Egoitzan funtsezko zerbitzu hori ezabatu ez dadin”.

“Apirilaren 29an, osoko bilkuraren batzordearen egunean, CNTko Sail Sindikala berriro bildu ginen udaletxearen aurrean, pentsiodunekin eta familiekin batera”. “Osoko bilkuran zerbitzuari eusteko mozio bat aurkeztu zen. Mozioa udalean ordezkaritza duten alderdi politiko guztiek babestu zuten, EAJ-PSEk osatutako gobernu taldeak izan ezik, zerbitzua murrizten jarraitzekotan bait dago”, sindikatuaren arabera. “Erabaki horrek murrizketa berriak dakartza, kalitatezko arreta bermatzen duen funtsezko zerbitzu bat ezabatuz, eta eredu berriaren oinarrien aurka eginez (Pertsonarengan Zentratutako Arreta), arreta zuzeneko orduak murrizten baititu, funtsezko profesionalak ezabatuz. Era berean, haren eraginkortasuna eta onura bermatzen duen ebidentzia zientifikoa alde batera uzten ditu”, ohartarazi du CNTk.

“Gauzak beste eredu batetik egiteko, ez dira izenez aldatu behar soilik, zaindu egin behar dira eta beharrezko baliabideak eman behar zaizkie, langileei, senideei eta erabiltzaileei entzun eta haiek kontuan hartuz erabakiak hartzeko orduan. Bitxia da eredu berri horri “Pertsonarengan Zentratutako Arreta” deitu izana, hori justu alde batera uzten dutenean, hau da, pertsonak”. CNTtik “kalitatezko eta duintasunezko zaintzak eskatzen jarraituko dugu, eta arrazoiak soberan daudenean, eta erabakitzen dutenak bakarrik geratzen direnean beren itxitasunean, ez dago zerbitzu publikoen eta kalitatezko zerbitzuen alde ahotsa altxatzea beste aukerarik “, adierazi du Sail Sindikalak.

“Beraiek ez duetal kaleratzen adierazi dute, azpikontratatutako enpresak egiten duelako, kontuan hartu gabe zerbitzu publikoen pribatizazioaren arduradunak direla, 10 urte baino gehiago daramatzatelako profesional berberekin prekarietate-egoeretan”. “Horrela, maiatzaren 31tik aurrera arreta zuzena murriztuko dute, denen artean gelditzen ez badugu”, salatu du zentral anarkosindikalistak.

Sail Sindikalak dioenez, “Getxoko udal-egoitzako terapia okupazionaleko zerbitzua kentzearen eta langileen kaleratzeen aurka borrokatzen jarraituko dugu; izan ere, zerbitzu horretan hobekuntzak eskatu ostean, datorren maiatzaren 31n kaleratu nahi dituzte gure kideak”.

Agenda

Ez dago ekitaldirik

Irakurriena