15/02/18

EDE Taldea kondenatua, askatasun sindikala larriki urratzeagatik

EDE Taldeko CNTko sail sindikalak (enpresa honek bitartekotza arloan egiten du lan) langileen eskubideen aldeko borrokan garaipen berri bat lortu du. Berria den epai batean, Euskadiko Justizia Auzitegi Nagusiak enpresa zigortu du sindikatu honekin “begirunerik ezagatik eta onarpen hutsegiteagatik” eta 2014ko maiatzean posta korporatiboa kentzeagatik.

Erabakian, auzitegiak esaten du jarduera hauek “askatasun sindikalaren eskubide konstituzionalaren aurkako urratzeak direla”. Gainera, epaiak adierazten du jarduera enpresarialak “Askatasun Sindikalaren Lege Organikoaren eta Bitartekotza Sozialaren Hitzarmen Kolektiboaren artikulu batzuen bistako urratzeak direla”.

Dokumentuaren beste leku batean, Euskadiko Justizia Auzitegi Nagusiak esaten du jarduera hauek “gizartearen aurkako portaerak” eta “arau-hauste larriak” direla. Hori dela eta, enpresaren jokaera gelditzera, sail sindikalaren eskubideak bueltatzera, 1500 euroko kalte-ordainketa ordaintzera eta erakundearen iragarki-taulan epaia zabaltzera, behartzen du.

“Gizartearen aurkako jarduerak”

CNTko sail sindikalak erabaki honengatik bere “poztasuna” adierazi du, “EDE Taldea behartzen duelako gure ageriko eskubidea ekintza sindikala egitera eta existitzera”. Hala ere, penagarria da auzitegi batek hau egin behar izan duela, batez ere erakunde hau harro dabilelako transformazio sozialaren alde lan egiteagatik eta gero, barneko mailan, bere jarduerak, argi eta garbi gizartearen aurka dira”, azpimarratu du erakunde anarkosindikalistak.

Halaber, CNTk nabarmendu du enpresako arduradunek ez dutela onartu, akordio baten bidez, gatazka konpontzea. “Haiek, sindikatu honek egin zuen konpontzeko proposamena errefusatu egin zuten. Honetan, proposatzen genuen edozein erreklamazio ekonomikoari uko egitea gure legezko eskubideen truke”, zehaztu du.

Agenda

Ez dago ekitaldirik

Irakurriena