Lan gatazkak

CNT sindikatuak, Ecutrans enpresetan, lan-baldintza duinak lortzeko borrokan jarraitzen du. Horrela, ostegun honetan, arratsaldeko 16:30etan, Jundiz industrialdean (Lermanbide kalea, 8) konzentrazioa egongo da -beste gauza batzuen artean- Lan Segurtasun eta Osasunaren legeak betetzeko eskatzeko. Egoera honen ondorioz, Lan-ikuskaritzan salaketa batzuk ipini dira.
CNTk Spanairren kaleratzeen aurkako borrokari irmo eusten dio. Azken egunetan, erakunde anarkosindikalista, enpresa honen porrotaren emaitzarekin ados ez dauden langileen subrogazioa lortzeko, tramite legalak egiten hasi da.
Zenbait enpresen kanpaina oldarkorrak direla eta foileto banatzaileek pairatzen dituzten mehatxu eta irainen aurkako kanpaina bat hasiko du CNTk. Erakunde honen nabarmendu du badirela “zenbait marka, atarian saskia egon arren eta nahiz eta bizilagunen oneritzirik izan ez, publizitatea gutunontzietan sartzera derrigortzen dutenak”.
STEF logistika enpresako CNTko sekzio sindikalak salatu du, Aparcavisan plataformaren eragiketa-itxieraren ondoren, langileek pairatzen duten egoera larria. “Bilbo-Zornotzako zentrora langile lekualdatuek kontziliazio familiarrekin txanda bateraezinak jasaten dituztela eta istripu hilgarriak gerta daitezkela” nabarmendu du.
Gasteizen egoitza duen Ecutrans enpresako CNTko sekzio sindikalak, ostiral honetan, Martxoak 30, 17:00etatik 18:00etara, ordu beteko lanuztea eta konzentrazioa deitu du. Neurri hau, langileek kaleratu duten bi lankideekin haien elkartasuna adierazteko antolatu dute eta enpresako zuzendaritzak hartu duen erabakia gaitzesteko.
CNT sindikatuak Nicoletta pizzeria katearen Biboko langile batek aldarrikatzen zituen orduak kobratzea ahalbidetu du -langilea bidegabeki kaleratua izan zen-. Enpresan honetan erakundea anarkosindikalistak irabazten duen hirugarren gatazka da honakoa. Nicolettari hainbatetan leporatu zaizkio langileen eskubide urraketak.

Agenda

Ez dago ekitaldirik

Irakurriena