Lan gatazkak

Panda Security dagoen CNTko sekzio sindikalak, berriz, enpresa honetako langileek jasan behar duten egoera larria, salatu du. “‘Urte mariano’” berri bat hasi da eta, ematen du, konpainia honen helburua kaleratzen jarraitzea dela, bere ohiko despota-jarrerak erabiliz”, azpimarratu du.
Euripean, baina zuzeneko musikaz lagunduak, Bay-Bay taberna eta La Vaca jatetxeko langile ohiak hirugarren aldiz elkarretaratu dira Donostiako Askatasunaren Hiribidean, lantoki ohien aurrean. Enpresariak soldata eta kalteordainak ordain ditzala eskatzen dute. Orainartean, CNT sindikatuko afiliatu batek bakarrik jaso du zor zitzaion guztiaren ordaina. Hala eta guztiz ere, enpresariak duen jatetxe-katean langile asko eta askok soldata atzerapen jasangaitzak dituztenez, mobilizazioek aurrera jarraituko dute egun jakinetan.
Sindikatuak salatu egin du Mediapost multinazionaleko langileek pairatzen duten egoera larria. “Konpainia honek Euskadin publizitate komertziala banatzen zebiltzan bi enpresa garrantzitsuenak kontrolpean hartu zituenetik, ehun langile inguru izatetik, kaleratzeak, akordioak eta lanpostu uzteak meido, iha erdia izatera pasa dira” adierazi du erakunde anarkosindikalistak.
Igande honetan, Donostiako maratoia ospatzen zenaren aitzakiarekin, La Vaca eta Bay Bay tabernen atarian (Askatasunaren hiribidea) beste elkarretaratze bat burutu da. Helburua langile eta langile ohien soldata eta kalteordainen ordainketetan ematen ari diren atzerapenak salatzea izan da. Kalteturiko langileen esanetan, elkarretaratzeek ez dute etenik izango ahalik eta nagusiak enpresa hauetako nahiz beste batzuetako langileekin dituen zorrak ordaindu arte.
La Vaca hanburgesategi eta Bay-Bay jatetxeko langile eta langile oihek, igande honetan egoitza hauen aurrean konzentrazioa burutu dute beraien soldata eta kalte ordainak eskatzeko.
CNTk borroka luze bat egin eta gero, Euskal Herriko Justizia Auzitegi Gorenak Panda Security SL enpresan CNTko ordezkariaren kaleratzea baliogabetzat jo du, kaleratze hau enpresak 2011 urte-bukaeran egin zuen 128 langileen EEEan, sartuta zegoen.

Agenda

Ez dago ekitaldirik

Irakurriena