Lan gatazkak

Ercilla Hoteletan CNTk duen Sekzio Sindikalak kontzentrazioa egin du enpresaren zuzendaritzak egindako jukutria salatzeko. “Era aldebakarrean enpresa-ituna efektu barik utzi baitu, probintzia mailako Ostalaritza Lan Hitzarmenera pasatuz, suposatzen duen soldata murrizketak aplikatuz”, esan du sindikatuak. Enpresa Bilboko Ercilla eta Lope de Haroren jabea da; baita ere Getxoko Embarcaderorena.
CNTk salatu du Santurtzin dagoen Txitxarragane sagardotegiaren jabeak, langile bati zor dion bost hilabeteko soldata ordaintzeari uko egiten diola. “Epai judizialean ordaintzera kondenatua izanda ere eta sindikatu honen ahaleginak konponbidea lortzeko, Luis María Soto enpresariak ez ditu bere zorrak kitatu nahi, gure laguna - seme-alabekin bere ardurapean – oso egoera larrian utziz”, adierazi du.
“Langileen iritzia aintzat hartu gabe eta asanbladarik deitu gabe”, enpresariek eta sindikatuek bigarren hitzarmena sinatu dute Mediapost-en. CNTk enpresan duen sekzio sindikalak baieztatu duenez, 750 pertsonei eragiten dien akordioa “isilpean eta langileei ezer jakinarazi gabe lortu da”, Bizkaian behintzat.
CNT sindikatuak aurrera eraman duen borrokari esker Decoraciones Domingon hiru EEE desegin dira eta, gainera, Justiziak enpresa kondenatu du. Testuinguru honetan, bere arduraduna bost urtetan gaitasunik gabe utzi dute eta enpresaren zorren erantzuletzat jo dute, hori dela eta prozesu-kostu guztiak ordaindu behar izango ditu.
CNT sindikatua “New Orkonpon” Bilboko tabernaren aurrean elkarretaratu da ostiral honetan. Taberna hau Peñascal Fundazioarena da eta ekintza honekin erakunde anarkosindikalistak salatu duena langile baten kaleratzea eta fundazioak ekimen sindikal guztiak erreprimitu eta zigortzen dituela izan da.
CNT sindikatuak, ostiral honetan, 22an, Peñascal Fundazioan sindikatu honetako militante baten kaleratzearen aurkako kontzentrazioa egingo du. Ekitaldia, arratsaldeko 20:00etan “New Orkonpon” tabernaren aurrean izango da -taberna hau Peñascal Fundazioarena da eta Bilboko Poza Lizentziaduna kalean, 33 zenbakian, dago- Athletic eta Errealaren arteko partiduarekin batera gertatuz.

Agenda

Ez dago ekitaldirik

Irakurriena