Lan gatazkak

CNT sindikatuak mobilizazioak jarraitzen ditu, Laia zapata-dendetan gertatzen diren patronalaren gehiegikeriak salatzeko. Enpresa honek -Barakaldon, Santurtzin, Basaurin eta Bilbon dendak dauzkanak- langile bat bota du, zegozkion egunak, hiltzeko zorian zegoen senide bat bisitatzeko, erabili dituelako.
EDE Taldeko CNTko sail sindikalak (enpresa honek bitartekotza arloan egiten du lan) langileen eskubideen aldeko borrokan garaipen berri bat lortu du. Berria den epai batean, Euskadiko Justizia Auzitegi Nagusiak enpresa zigortu du sindikatu honekin “begirunerik ezagatik eta onarpen hutsegiteagatik” eta 2014ko maiatzean posta korporatiboa kentzeagatik.
“Obskurantismoa”, “isiltasuna” eta patronalarekin eten gabeko “elkarlana”. Horrela definitu du CNTk CCOO sindikatuaren jokabidea Mediapost multinazionalean -publizitate banaketa sektorean ibiltzen dena-. Enpresa honetan sindikatu hori kaleratze eta zigor kasuetan eta beste gatazka kolektibo batzuetan langileen interesen aurka kokatu da”.
The Phone House enpresan egin den gehiegikerien eta errepresioaren aurkako borroka astea, CNTko sail sindikalek deituta, penintsulako leku guztietatik ailegatu den elkartasunarekin amaitu da. Mobilizazio hauekin, erakunde anarkosindikalista batera mugitzen hasi da “langileen gaurko egoera aldatzeko eta esplotazioa, erasoak eta bereizkeria botatzeko”, azpimarratu du sindikatuak.
CNT sindikatuak salatu egin du Dominion enpresak bota dituela bere langile guztiak (20, guztira); Dominion Telefónicaren azpikontrata bat da, eta komunikazio-arloko mantentze-lanak egiten ditu Eusko Jaurlaritzaren zenbait erakundetan. Zentral anarkosindikalistak dioenez, “Kontuan hartzekoa da lan-karga ez dela gutxitu lantokian; aitzitik, gero eta handiagoa da, egitasmo berriak badaude-eta”.
CNT sindikatuak ez du Iñaki Etxegurenen ezkontza galdu nahi izan, Bilboko Ercilla Hoteleko zuzendaria dena; enpresa honetako langileek pairatzen duten murrizketen eta etengabeko erasoen erantzule zuzena baita. “Jarrera horrekin jarraitzen badute, aurrean egongo garela gogoraraztera etorri gara”, adierazi du erakunde honek.

Agenda

Ez dago ekitaldirik

Irakurriena