16/05/28

CNTk ostalaritzan eta merkataritzan “lan-esplotazioa” salatzen du

CNT sindikatuak ostalaritzako eta merkataritzako langileek pairatu behar duten egoera larriaz ohartarazi du. Sektore hauetan “enpresa gehienetan hitzarmen kolektiboak ez dira betetzen eta, askotan, langileen oinarrizko eskubideak urratzen dira”.

Erakunde anarkosindikalistak ohartu du Barakaldon dauden La Oca Nicolasa eta Laia Zapata-dendak egoera honen “adibide argia” direla. Pizzeriaren kasuan, sindikatuak langileek pairatzen duten “tratu iraingarria” salatu du. CNTk ezagutzera eman duen moduan, han kontratu barik lan egiten duten pertsonak daude, “miseriazko soldatak kobratuz, oporrik gabe eta lanordu asko kobratu barik”.

Halaber, erakunde anarkosindikalistak “bidegabeko kaleratzeak” salatu ditu. Hori dela eta, langileen eskubideak defendatzeko “eman behar diren pausuak emango dituela” jakinarazi du. Zentzu horretan, “establezimendu honetan ez kontsumitzera lan eskubideak errespetatu arte” deitu du.

Laia Zapata-denden kasuan –arduradunek langile bat kaleratu zuten hiltzear zegoen senide bat ospitalean bisitatzeagatik-, CNTk aurrera eraman duen borrokaren ondorioz gure lagunak irtenbide onuragarria lortu du. Dena den, sindikatuak azpimarratu du erne egongo dela gehiegikeria berriei aurre egiteko eta sindikatuarekin bat egitera deitu du “sektore hauetan hain zabaldua dagoen prekarietatearekin bukatzeko”.

Agenda

Ez dago ekitaldirik

Irakurriena