15/05/14

CNTk EDE Taldean dagoen errepresio sindikala salatzen du

EDE Taldeko langileak -enpresa honek gizartegintza du lan-eremua-, ostegun honetan, enpresaren egoitzaren aurrean bildu dira, aurten, sei sindikalista (haietako bi CNTkoak) kaleratu dituztela salatzeko.

ELAk, LSB-USOk eta CNTk deituta, langileak kalera atera dira “pertsona hauen kaleratzeak jendeari ezagutarazteko”. “Hauek guztiek, modu ezberdinean eta sigla ezberdinekin ekintza sindikala egiten zuten”, nabarmendu du erakunde anarkosindikalistak.  

Zentzu horretan, CNTk adierazi du “nahiz eta enpresa saiatu den arrazoi ekonomiko edo produktiboengatik kaleratzeak disimulatzen, 2015an kaleratu dituzten pertsona guztiak sindikalistak izan dira. Horregatik esaten dugu, inolako dudarik gabe, langile hauen hautaketa ez dela kasualitatea izan”. “Argi eta garbi dago EDE Taldearen kudeaketa eredua eztabaidatu eta eskubideen murrizketei aurre egiteko antolatu diren langileak jazarpena pairatzen dutela” nabarmendu du.

Halaber, sindikatu honek salatu du “EDE Taldeko arduradunen itxurakeria: alde batetik esaten dute baloreak eta gizarte-eraldaketa defendatzen dituztela, beste aldetik, barruko mailan, ez dituzte oinarrizko askatasunak errespetatzen, ekintza sindikala zapaltzen eta jazartzen dute, beldurra sortuz eta zuzendaritzaren borondateari aurre eman diona zigortuz”.

Nolanahi ere, CNTk azpimarratu du kaleratze hauek “ez dute lortuko erakunde honetan parte hartzen dugunok ez beldurtzea ez kikiltzea. Alderantziz, arrazoi berri eta gehiago ematen digute borrokan jarraitzeko”.

Agenda

Ez dago ekitaldirik

Irakurriena