CNTk Dianovan enplegu-erregulazioko espedientea salatu eta inpugnazioa iragarri du

  • Zanduetako lantokiko CNTko sail sindikalak egindako negoziazio-prozesua salatzen du, enplegu-erregulazioko espedientea baztertuz eta inpugnazioa iragarriz.
  • "Hitzarmena betetzea eskatzeagatik errepresalia izan da", adierazi dute CNTtik.

Dianova irabazi-asmorik gabeko gizarte ekintzako GKE-a da, Espainiako Estatuan hainbat lantoki dituena eta nazioarteko sare oso zabala duena. Zentro horietako bat Zanduetan dago, Nafarroan. Hala eta guztiz ere, langile horiei emandako tratua beste edozein sozietate mugaturena bezalakoa da. Enpresak, langileak salerosgai modura tratatzeko eta nahieran kaleratzeko jarrerak erakutsi ditu.

Horrela, GKEak langile guztiak kaleratu ditu kontsulta epe iruzurti baten ondoren, zentroa ixteko erabakia aldez aurretik hartuta baitzegoen. «Proiektuaren bideragarritasuna ere ez da aztertu. Lan hitzarmena betetzeko eskatzeagatik eta baita antolatu izanagatik ere. Kaleratu eta zentroa ixten digute», salatu dute sail sindikaleko langileek.

Hori dela eta, CNTk enplegu-erregulazioko espediente hori ere inpugnatuko du, naiz eta GKE batek plazaratu. Izan ere,  patronal ankerrenen jarrera hartu du Dianovak.

Hurrengo lerroetan sail sindikalaren komunikatua kontsulta daiteke.

Zandueta, Nafarroa, 2022ko maiatzaren 23a.

Dianova Irakaskuntza eta Terapia Zentroko CNTren sail sindikala osatzen dugun langileok publikoki salatu nahi dugu bizi dugun kalteberatasun egoera. Elkartasunez mozorrotutako GKEak langileak salerosgai modura erabili eta irabazi ekonomikoak beste edozeren gainetik jarri ditu.

Enpresak kaleratzeengatik legezko gutxieneko kalte ordainak besterik ez ditu eskaini; gainera, epeka ordainduko dituela jakinarazi du. Kitapen gehienek akats asko dituzte eta, beraz, diru kopuruak erreklamatzeko dagoeneko demanda berriak prestatzen ari dira. Hori dela medio, Dianovak, gutxienez, beste epaiketa bat du lantokian. Dagoeneko, Zandueta herrixkan dagoen lantokian, Artzibarrean, 21 pertsonak galdu dute  beren lanpostua enpresaren kudeaketa negargarri horren ondorioz.

Aurretiazko aldarrikapenen zerrenda luzea, hala nola ratioak betetzea, Nafarroako hitzarmena aplikatzea, lege iruzurrean dauden kontratuak zuzentzea, antzinakotasunak zein lan kategorien aitortzea…  ezerezean geratu dira. Irregulartasunez betetako negoziazio prozesua, beraz, irrigarritzat jotzen du atal sindikalak. Argi dago enpresak ahalik eta merkeen saldu nahi izan dituela langileak, eta hain gogor heldu dion prekarietatean jarraitu nahi izan duela amaiera arte, langileak prozesu honetan guztian kaltetuenak izanik.

Ahotsa ozen altxatzea besterik ez zaigu geratzen, Dianova enpresaren praktikak lau haizetara salatzea, Unescori haurtzaroari eta nerabezaroari buruzko gaietan aholkuak ematen dizkion Nazioarteko GKE ospetsua baita.

Arrazoi horiengatik guztiengatik, iragarri nahi dugu CNTk auzitegietara joko duela eta  Dianova Irakaskuntza eta Terapia Zentroko langileen kaleratze kolektiboa inpugnatuko duela.

Ez itxierarik, ez kaleratzerik Dianovan!

Ez gara erabili eta botatzeko merkantzia!

  • Ekaina 1, 2022

Agenda

Ez dago ekitaldirik