12/05/29

CNT sektore publikoan: "ez gara gelditzen murrizketen aurrean"


Kapitala eta gobernuaren erruz sektore publikoak jasatzen ari dituen erasoak handituz doaz. Hauen aurrean ez dago gogoz defendatzea besterik; zer gertatuko bestela? Sektore publiko osoa prekarizatu, geratzen zaizkigun eskubide sozial murritzak kendu eta gure burua sektore pribatuari eskeintzea! Hoiek besterik ez baitira eraso ankerren helburuak...

Alderdi Popularraren murrizketak eta aurrekontu orokorrak baino lehen, Foru Aldundiek, Udalek, Eusko Jaurlaritzak, Osakidetzak, Hezkuntza Sailak eta bestelako erakunde autonomikoek azpijana egiten ari ziren, murrizken jada, publikoki hauen aurka zeudela esan arren: kontratu berritze ezek estalitako kaleratzeak, langileek ordu gehiago lan egin zezaten presioak, ordezkapen murrizketa zorrotzak... Oraingo pairamenak aurretik zetozen neurrien areagotzea besterik ez da.

Azken lan erreformak sektore publikoan lan duin bat izateko azken aukerak zapuztu ditu. Langile funtzionario eta bitarteko langileen ratioak gehiagora joaten ari baziren, orain kosterik gabe kaleratu eta Enplegu Erregulazio Espedienteak aplikatzea da helburu. Merkatutik kanpo egon behar diren oinarrizko zerbitzuen pribatizazioaren aurrean gaude, prozesu honen helburu bakarra patronalaren irabaziak handitzea baita. “Aurreztea”, “arrazionalizatzea”, “doitzea”... haien irabaziak are gehiago handitu, eta nolatan ez, hezkuntza, osasuna edo ustez behar den edozein garaipen sozialaren kontura. Garrantzi bakarra? Euren irabaziak. Pertsonak? Bost axola!!

Arrazoi nahikoak mobilizatzeko, eta aski dela esateko.

Dena den, saihestu beharra da langileei egun batean arre eta bestean iso, sektore publikoan nagusiak diren sindikatuek egin bezala. Gaur mobilizatzera deitu, eta bihar atzera, dena ezerezean utziz, albaramendu soila bezala. Horrek desmobilizaziora garamatza. Gaur egun lantokietako asanbladak inoiz baino beharrezkoak dira, zer egin eta nola eztabaidatu eta erabakitzeko. Eta, batez ere, ekimenak aukera edo interes politikoen menpetik askatu, gobernatzen ari duen edo gobernatu nahi dutenen hatzaparretatik salbu. Azken garaian kapitalak egindako erasorik bortitzena dugu aurrean, eta beren aginduak inposatzen jarraituko du, gobernuan urlia, sandia edo berendia egon. Gauzak horrela, langileria gara egoerari aurre egiteko aukera dugun bakarrak.

Funtzionario eta langileriari egiten ari zaion erasoa dela gogoratu behar dugu. Hortaz, erantzuna erabatekoa eta sendoa izan behar da. Behar bezain sendoa izateko, greba orokorrera bideratuta egon behar da, honek guztiok eragiten baigaitu; langile, erabiltzaile... orohar, herritarei.

Mobilizazio dinamika erreal bat hasi behar dugu, helburu zehatzekin eta hoiek lortu arte bitarteko guztiak erabiliko ditugula argi utziz. Murrizketen aurrean, geldiunerik ez! Mobiliza gaitezen. Kalean ikusi arte!

CNT Sektore Publikoa


Agenda

Ez dago ekitaldirik

Irakurriena