13/02/07

Azaroak 14eko errepresaliatuekiko elkartasunezko konzentrazioa

CNT sindikatuak protesta bat burutu du Donostian iazko azaroak 14eko greba egunaren ondoren Logroñon erakunde honetako bi militante atxilotuekiko elkartasuna adierazteko. Bi kide hauentzat 14 urtetarainoko espetxe zigor eskaerak daude. “Muntai polizial bat da, langileen artean beldurra sortzea duena helburu”, salatu du erakunde anarkosindikalistak ostegun honetako elkarretaratzearen ondoren.

“Justiziak akusatzen duen kidetako bat 50 bat kilometrotara lanean aurkitzen zen -gaueko turnoan-. Bestearen jarrera, bideoetan ikus daitekeenez, ez zuen jarrera oldarkorrik erasotua eta atxilotua izan zenean” azpimarratu du CNTk. Horretaz gain, “kideetako batek tratu txarrak pairatu zituen zenbait polizien eskutik, bai komisaldegian eta baita Epaitegiko sotoan ere” salatu du sindikatu honek.

Agenda

Ez dago ekitaldirik

Irakurriena