13/11/2016

Borroka ekonomikoa gogortu behar dugu

Escrito por Editorial de la Agenda Confederal

Irailaren 25ean beste hauteskunde saio bat amaitu zen. Alderdi politikoen, udal, aldundi, autonomi erkidego eta gobernu zentralaren iritziak eta ekintzak leku guztietan errepikatu ziren. Batzuen portaera eta jarrerak defendatzeko, "arrakastatsuak" izan zirela azpimarratuz; beste batzuek, aldiz, "arerio politikoen" alde ilunak argitara eraman zituzten.


Orain dela gutxi, progresistek botere politikoa eskuratu zuten; 2011an, udal asko eta Gipuzkoako Foru Aldundia Bilduren esku geratu ziren; 2015ean, aldiz, Mareak eta Podemosen markek antzekoa lortu zuten Espainiar Estatuan. Instituzioak barrutik aldatzea posible zela pentsatu zuten; sistema ekonomiko eta politikoa ere.

Baina errealitatea hementxe dugu. Finantza arazoak eta aurrekontuen tope legalak izan dira mugarik handienak. Udaletan ageriagoak izan dira arazo hauek; gainera, burokaziak exigitzen duen lana ahalegin handiak eskatzen baititu, emankorrak diren hainbat lan eta proposamen alde batera utziz. Zoritxarrez, botere ekonomikoa da gobernatzen gaituena, parlamentuen boterea alegiazkoa baita. Ez da iritzi ideologiko bat; errealitate bat baizik. Orduan, gizateriaren aurka jarduten duen sistema ekonomiko eta sozial honi alternatiba lortzeko, ze bide geratzen zaigu?

Hasteko, enpresen barnean antolatzea, borroka ekonomikoen eremua bihurtzea, lan baldintzak hobetzea botere ekonomikoari bataila bat irabaztea baita. Demokrazia zuzena enpresetara eramatea, gehiengoak, langileak, haien lanaren jabe izan arte. Hau ere parte hartzea eta politika egitea baitira.

Langileon erantzukizuna bataila hauek lotzea da, beste borrokekin (ekologista, feminista...) bideak partekatuz. Kapitala eta bizitzaren arteko gatazka honetan irabazteko beharra dugu. Alternatibak horrela eraikitzen baitira, ez kutxa batean gutun-azal batean sartuz.

Agenda

Sin eventos

Lo más leído